Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 14 de septiembre 2023
Irati Irizar Alvarez lazkaotarra da Igartza Sariaren aurtengo edizioaren irabazlea, 'Ilargi-kutsadura' izeneko eleberri proiektuari esker, Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek hala erabakita. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten bekak 26. urtea bete du aurten, eta deialdiran dozena bat proiektu aurkeztu dira, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza, eta irabazlea Irati Irizar Alvarez izan da, 1990ean Lazkaon (Gipuzkoa) jaioa eta bertan bizi dena. Ingeniaria da ikasketaz eta hainbat lanbidetan aritu da: irakasle, haur zaintzaile, aholkulari, ingeniari. Literaturan, berriz, hauxe izango du lehenengo lana.
'Ilargi-kutsadura' nobela proiektuak hainbat hari, giro eta pertsonaia lotzen ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, objektu hegalari ezezagunak direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea edota munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua. «Horiek guztiak lotuko ditu nobela iradokitzaile bezain pertsonal honek», adierazi dute Elkar argitaletxetik.
Laburbilduz, Igartza Saria Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten literatur saria da. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua, parte-hartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasoko duelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.