Donostiako Zinemaldia

Irati Gorostidi Locarno Residency topaketarako hautatua

Bere 'Anekumen' film saritua hautatuen artean egoteak aukera paregabea emango dio irabazteko. Egitasmoaren helburua film luzeak garatzeko laguntza eskaintzea da, eta, horretarako, online saioak eta aurrez aurreko bilerak antolatzen dituzte

Mikel Garcia

Miércoles, 19 de julio 2023

Locarno Residency topaketak aurtengo ediziorako aukeratu dituen sortzaileen zerrenda iragarri berri du, eta horien artean Irati Gorostidi zinemagile nafarra dago, 'Anekumen' filmaren autorea.

Publicidad

Locarno Residency (Suitzan) Locarno jaialdiaren proiektu bat da. Honen helburua zinemagile gazteei film luzeak garatzeko laguntza eskaintzea da. Horretarako, online saioak eta aurrez aurreko batzarrak antolatzen dira aukeratutako sortzaileekin, baina aurretik bi fase gainditu behar dituzte.

Jaialdiko talde artistikoak aukeratutako hamar egileak aurkeztuko dira, eta horietako bat Gorostidi da. Epaimahai hori zinemaren munduan duten esperientzian eta aurkeztutako filmaren balorazioan oinarrituko da hurrengo fasera igaroko direnak hautatzeko. Beraz, espero dezagun nafarraren film sarituak eta bere esperientziak hurrengo fasera pasatzen lagunduko diotela.

Lehenengo fasea abuztuan izango da, parte-hartzaile bakoitzak bere filmaren nondik norakoak azalduko dizkio industriako hiru pertsonez osatutako epaimahai bati. Azken horrek hamar lehiakideetatik hiru aukeratuko ditu, nazioarteko bi eta suitzar bat. Hautatutakoak bigarren fasera igaroko dira. Tutoretzak, beraz, online eta aurrez aurrekoak izango dira, eta urtebetez egingo dituzte.

Culori Award saria

'Anekumen' filmean printzipio iraultzaileak, bizitzaren esparru intimoenetara eramaten saiatzen da Gorostidi. Donostiako 70eko hamarkadako mugimendu autonomoan girotuta, prozesu asanblearioek eta langile-mugimenduek, langileei eragindako desafekzioa aztertzen du, eta etsipen politikoaren osteko erreakzio bereizgarrienetako bati erreparatzen dio: ideal politikoak praktikan jarri ahal izateko gizarte-eredu txiki eta isolatu bat bilatzea, bide horrek dakartzan kontraesan korapilatsuetan sakonduz.

Publicidad

Apellaniz y De Sosa produkzio konpainiak ekoitzi du Gorostidiren filma, eta dagoeneko ibilbide luzea egin du nazioartean. Azpimarratzekoa da 2022an Donostiako Zinemaldiaren esparruan garatzen den 'Ikusmira Berriak' programan parte hartu zuela; eta aurten, Indie Lisboako 'Co-production Forum' ekimenean hautatu dute, eta berriki FIDLaben Culori Award saria jaso du.

Zuzendaria euskal zinemaren promesa handienetako bat da. Aurten ere Cannesko Kritikaren Astean «Contadores» film laburra estreinatzeko aukera izan du, eta nazioarteko hainbat jaialditan ere aukeratua izan da, baita Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi – Tabakalera sailean ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad