XY
Imane Khelifi jokatzen utzi ez baliote, munduaren zati handi batek alu-XY konbinazioaren arrastorik ez genuen izango. Eta badakizue, mundu ez-jakinak gaizto jokatzeko aukera gehiago izaten ditu
Irati Goikoetxea
Jueves, 8 de agosto 2024, 10:46
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Jueves, 8 de agosto 2024, 10:46
Umetan, testu-liburuetan marraztu eta margotu genituen ile luzeko ume aludunak. Ez galdetu zergatik, horiz margotzen genien ilea. Neskak dira, esaten zigun andereñok. «Ni neska naiz, ni neska naiz!» esaten genuen ile luze eta kolore argiko aludunok, pozik. «Ni neska naiz, ni neska naiz» esaten zuten, apalago, ile motzagoa eta ilunagoa zuten aludunek. Umetan, testu-liburuetan marraztu eta margotu genituen ile laburra zuten ume zakildunak. Ez galdetu zergatik, marroiz margotzen genien ilea. Mutilak dira, esaten zigun andereñok. Gero Bigarren Hezkuntza iritsi zen, eta irakasleak sartu ziren gure ikasgeletan. X eta Y ezezagunekin problemak ebatzi genitzakeela ikasi genuen neska eta mutil izateak kromosomez haragoko arazoak zekartzala somatzen hasi ginen nerabezaroan.
Imane Khelif-en aurpegi eta gorputzari begira daramatzagu egunak. Matrailezurra, ilea, betartea, besapea, bularraldea, giharreria, gerrialdea, ibilera... Mutila ematen du, Neska itxura ere badu ba, Pasa egingo zen batetik bestera, Transa da, Irabazteagatik iruzur... Nonbait, X eta Y ezezagunak ez ziren arazoak konpontzeko bide-lagun korapiloak askatu ordez gaiztotzea ohitura bihurtu den garaiotan. Ispiluaren aurrean jarri da gizartea, nor bere matrailezurra, ilea, betartea, besapea, bularraldea, giharreria, gerrialdea, ibilera aztertzen; kezkatuta, alua bai, baina kromosomak ez direla ikusten eta jakizu. Txikiegia dela eta jarri zaitez orain umetan pitilina nola, zakila neurtzen, tente eta luze dagoela, badaezpada ere.
Kontua da Imane, izan, badela, eta ez dela bat eta bakarra munduan. Ez dugu ez harako eta ez honako zakarrontzira botako. Ez dugu ez han eta ez hemen erdi bi egingo. Kontua da alu, zakil, kromosoma eta gorputzek izateko eskubidea dutela, eta, gehitxo eta gehiegitan ume, gaztetxo, nerabe eta helduek sufritu egiten dutela korapiloak askatu ordez areago korapilatzea ohitura bihurtu duen gizartean.
Gehiegizko indarra omen du. Usain Boltek lasterketako azken metroetan barre egiten zien aurkariei atzera begira. Inork ez zion sekula mantsoago joateko eskatu. Inork ez zuen zalantzan jarri zenbat X eta zenbat Y zituen poltsikoan gordeta. Txalo egin genion.
Imane Khelif, izan, bada. Eta ez dezagun ezkuta. Jokatzen utzi ez baliote, munduaren zati handi batek alu-XY konbinazioaren arrastorik ez genuen izango. Eta badakizue, mundu ez-jakinak gaizto jokatzeko aukera gehiago izaten ditu. Ez dezagun ezkuta, izan, badena. Hanketan eta besapeetan ile gutxiegi ikusten da hondartzetan udan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.