Testu-liburuak
Masailetik zaplaztekoaren arrasto-marka desagertzen zaigunean, akabo kezka, akabo haserrea, akabo gaia
Irati Goikoetxea
Jueves, 5 de septiembre 2024, 13:00
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Jueves, 5 de septiembre 2024, 13:00
Gaztetxo nintzela, irailean, ikasturtea hasi aurreko astean, auzoko bizilagun baten etxera egiten nuen bisita. Urtebete zaharragoa bera, bere testu-liburu zaharrak ikasturte berrian berrerabiltzerik izango ote nuen galdetzera hurbiltzen nintzaion tok-tok. Hark, noski, baietz. Han joaten nintzen etxera bueltan lauzpabost liburu potolorekin horietan arkatzez idatzita zeuden ariketa-erantzunak ezabatzera. Arrastoa geratzen zen. Baina aurrera. Nik arkatz-punta gehiegi zapaldu gabe egiten nituen egin beharrekoak, liburu haiek berak erabiliko zituen hurrengoak lan handirik izan ez zezan paperekoak ezabatzen. Ikasturteko lehenengo egunean liburu berri-berriak eramaten zituzten ikaskide gehienek. Nireak beste argitalpen-edizio batekoak izaten ziren sarri. Ariketaren bat soberan edo faltan, koloreren bat aldatua, azala ezberdina... Irakasleren batek aurpegiera okertzen zuen.
Beti berrerabili izan dut beste norbaiten baserritar jantzia. Urdin zirkulu txiki zuridun hura. Koloretako gonak, blusak eta zapiak modan jartzen hasi zirenean, ni urdin zirkulu txiki zuridun harekin. Behin batek (behin eta batek) galdetu zidan ea aurreko urteko bera zen jantzia. Santa, maitea, gaur hartu dugu gure bideko laguna....
Gusturen anaiaren txandal prakak eta jertseak berrerabiltzen nituen. Ez ume-ume-umetan bakarrik. 13-14 urterekin ere bai. Orduan gusturago. Anaiaren hankekin egiten nuen korrika eta bere bihotzarekin sentitzen mundua. Jantziak egiten gaitu maiz. Eta hain zuzen ere, horregatik, ni anaiaren joskuretan pozik.
Egunotan hasiko dute ikasturtea haur, gaztetxo eta gazteek. Liburuz betetako motxila bizkarreratuko dute, ikasturtean gehienez bi aldiz jantziko dute baserritar jantzia, eta kirol praka bati baino gehiagori egingo diote zuloa zasta.
Guri ere tokatu zaigu semearen testu liburuak erosi beharra. 128 euro. Familia batzuek jakin dute denda handi hartan erosketa bera bederatzi euro merkeagoa dela eta... asko hara joan dira korrika-korrika. 128 euro. Masailetik zaplaztekoaren arrasto-marka desagertzen zaigunean, akabo kezka, akabo haserrea, akabo gaia. Hurrengo ikasturte hasierara arte. Proiektuka egiten diren lanketak, Chromebookak, liburu digitalak, paperekoak, orain dela 30 urteko metodologiak, oraingoak, baso-eskolak, arrakala ekologiko-ekonomikoak, liburuetan landu gabe geratzen diren orri-gai-atalak, zabaldu 37. orrialdea... Hain da aztertu beharrekoa gai hau (ere). Sua ketu aurretik, eztabaidak behin eta berriro berrerabili beharko genituzke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.