Publikoa
Izugarri maite dut eskola hitza. Nire jarioan ez dut hitzik kontrolatu behar izaten, baina eskola hitzarekin gustatzen zait burua mingainean jartzea
Irati Goikoetxea
Viernes, 31 de mayo 2024, 20:40
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Viernes, 31 de mayo 2024, 20:40
Bai, goierritarra naiz eta goierritarra naizela nabari dadin gustatzen zait. Al detenen nik e hola hitzeitten det eztakit noa Beasaindio iritsi naizela esateko, o bestela, Aralar ta Aizkorri arteko txoko txiki ear hortan eurie ai donen busti itten geala erakusteko. Maite dut Goierri, maite dut euskalkia eta maite dut handio ta hemendio, igandetan Beasaindio ta ostiraletan Iruñatio iristen garelako jendeak barre egitea zeaitioka zergatik aritzen garen galdetuz. Eztakitpa. Ingo deu hola? Atertzen don arte, segi aurrea!
Palestinan odola ai do, badakit, eta hortaz idatzi beharko nuke (bada garaia, Irati!), baina beste astebete atzeratuko dut garrasia. Horrela daramatzat ia zortzi hilabete, barrurantz garrasika, urdaila zulatuta. Baina, bai, badakit, begiak itxi eta sua gure baitaratzeak ez du ezertarako balio. Garrasi bateratuak behar dira, ozenak. Badakit. Mina ezin da abandonatu. Badakit. Minari erantzuna atzeratzea, mina abandonatzea da. Badakit. Krudeletan krudelena.
Igandean Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da Ordizian. «Publikoa aI do!» lelopean festa bihurtuko da hilabete luzetako lana, borroka eta aldarrikapena. Ni bertan izango naiz. Nirekin eramango ditut etxeko txikiak, badakitelako gurea denona dena dela, bustitzen gaituena, zipriztinka xirimiria eragiten duena. Gu gaztetxo ginela hartu nuen publikotasunaren kontzientzia. Duela hogeita zortzi bat urte, bertatik bertara ezagutu nituen arrakalak, hausturak, banaketak eta adin horretan ulertzen ez diren gaineratiko guztiak. Hogeita zortzi urteren ondoren, auzo-herrian oso presente daude arrakalak, hausturak, banaketak eta adin horretan ulertzen ez diren gaineratiko guztiak. Urte dezenteren ondoren, argi dut erakundeek euskal eskola publiko indartsu baten aldeko apustu irmo bateratua egin beharko luketela.
«Publikoa aI do!» eta egin dezala, egin dezagula, eguzkipeko euriak sortzen ditu-eta ostadarrik ederrenak.
Ikastolara joaten denak ikastolara joaten dela azpimarratzen du ikastolara joaten dela esateko baino eskolara ez dela joaten argi uzteko. Hain zuzen ere, eta agian horregatik, izugarri maite dut eskola hitza. Nire jarioan ez dut hitzik kontrolatu behar izaten, baina eskola hitzarekin gustatzen zait burua mingainean jartzea. Gu eskolatik gatoz, eta eskolara goaz. Bai, gurea eskola delako. Publikoa. Behetik gora ai don hori.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.