Ostegun gizenean pasa gendun bapo, nahi genuen guztia jan genuelako», kantatzen genuen umetan, eta «Ni larunbatekoa naiz, ni larunbatekoa naiz!», aukeratzen genuen, ez gizen eta ez plako, besteen begietara erdibideak salbatuko gintuela sinetsita. Hori bai, jan, batez ere litxarreria eta gozoa, bapo denok jan nahi izaten genuen. Horregatik, akaso, osteguneko kopla da oroitzen dudan bakarra, ostiralak eta larunbatak ere kantu-festa bazuten arren. Altu eta ozen, ostegunekoa abesten genuen Tolosatik hamazazpi kilometrora.
Publicidad
Mozorro festaren alegrantzia gurera ere iristen zen. Beste nor bat hautatu, beste nor bat izan, ezkutatu, algara ozenago egin, irri zabalago, poza erakutsi. Ene... tristea poza erakusteko (esan nahi baita, hitzaz harago, aurpegi- eta gorputz-zabal) ezkutatu beharra. Behin txorimaloz mozorrotu nintzen, bi besoak gurutze, hurritz-makila bizkarrean alderik alde jarrita. Dantza eta salto, ingurukoak jotzeko beldurrez, haiek uxarazi gabe, ni alboratzen nintzen, nik egiten nuen txoko, aukeratutako txorimalo hura izateari utzi gabe, zortzikoa dantzatzen jarraitzeko. Ez utzi izatea aukeratu duzun hori izateari eta ez utzi egin nahi duzuna egiteari. Hori bai, ez ahaztu inguruaz. Izatea aukeratu duzun hori izateko eta egin nahi duzun hori egiteko ez dago ingurua makilakadaka astindu beharrik.
Handik urte batzuetara, irratia hartu nuen jolas- eta poz-gune. Irratia, mozorrotzearen pareko da. Ezkututik poza erakustea. Aurpegi- eta gorputz-zabal. Gehienek uste dutenaren kontra, ikusten ez den ahotsean ere antzematen baita pozaren dimentsioa. Tresna oso indartsua da mikrofonoa. Nahi, behar, uste duzun hura esan, besteek zuk nahi, behar, uste duzun hura entzuteko. Eta horretarako, egiten den hura ondo egiteko, zein garrantzitsua den hitz bakoitza afinatzen asmatzea. Pentsatu, prestatu, barneratu, sinetsi eta esan. Nahi, behar eta uste duzun hori. Afinatu. Hitz bakoitzak berea baitu tokia, esanahia eta tonua. Geuretik aritzeko jartzen gara mikrofono aurrean, eta ondo afinatu ezean, desafinatu egiten da. Ez dago erdibiderik. Ez dago larunbatik. Edo osteguna da. Edo ostirala bestela. Pena izaten da esateko asko duena hizketan hasten denean plako geratzea. Eta entzuten ari dena gosez. Mikrofonoaren aurrean jartzen garen bakoitzean, hitza bere horretan biluzteko aukera sortzen zaigu. Batez ere, galdera potoloak egiten direnean. Mesedez, pentsatu, prestatu, barneratu, sinetsi eta esan. Egin bidea. Bestela oinez alferrik nekatzearen parekoa izaten baita.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.