Matxinsaltoak
Espainia final zortzirenetan kanporatu izan balute, susmoa dut inor gutxi gogoratuko zela euskal selekzioaren aldeko aldarrikapenaz
Irati Goikoetxea
Jueves, 18 de julio 2024
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Jueves, 18 de julio 2024
Poza. Lehertzen da eta isiltzen asmatuz gero, kriskitinak entzuten dira. Zaila da, ordea, pozik gaudenean isiltasunari eustea. Eta beraz, kriskitinak entzun baino sentitu egiten dira. Matxinsaltoak hesteetan gora. Urdailean gora. Biriketan gora. Bihotzean gora. Eztarrian gora. Eta gora eta gora. Irudikatu zure pareko pertsonaren aho irekian matxinsaltoak brinkoka. Aukerak: eskua haren ahoan sartu matxinsaltoren bat hartu / lapurtu eta zure ahoan kokatu, eskua haren ahoan sartu eta matxinsalto guztiak hartu / lapurtu eta zure ahoan kokatu, eskua haren ahoan sartu eta matxinsalto batzuk edo guztiak belarretan pausatu, eskua haren ahoan sartu eta matxinsaltoak ukabila estutuz-estutuz ito, eskua haren ahoan sartu eta ukabila estutuz-estutuz itotako matxinsaltoak zure ahoan kokatu, bizkarra eman pareko aho irekiari eta barneko matxinsalto festari, edota belarretatik matxinsalto berriak hartu eta hesteetatik urdailera eta biriketara eta bihotzera eta eztarrira gora eta gora egin beharrik gabe, zuzenean zure ahoan kokatu.
Poza nonbait sentitzen bada ahoan sentitzen da. Eta bihurtzen da irri eta orro. Urtzen dira suak eta erretzen txistuak. Arrak har eta emeak auskalo. Gizonezkoen Espainiako futbol selekzioak Eurokopa irabazi du eta pozik daude asko eta amorratuta beste asko. Ez dakit asko bezainbeste asko edo asko baino zertxobait gutxiago edo asko baino gehiago diren pantailak zertara datoz eta fatxa kuadrilla horrek zer pentsatzen du ba oihuka dabiltzanak edota eskudoa segundo erdi batez deskuiduan, nahita, gogoz edo burua eldarnioan ukitu, laztandu, ia muxukatu duen kezka dutenak. Oiartzabal gizajoa. Egin duena egin du. Eta kitto, ezta? Ez ote da burua jaten egongo.
Espainia final zortzirenetan kanporatu izan balute, susmoa dut inor gutxi (izan daiteke gutxi gutxi baino gutxiago, edo asko baino gutxiago edo pixka bat gutxi...) gogoratuko zela euskal selekzioaren aldeko aldarrikapenaz. Espainia finalera iritsi delako jarri behar ditugu pegatak, jantzi behar ditugu kamisetak eta sortu behar ditugu profilak? Espainiaren garaipena da bertakoa lehen lerrora ekartzeko arrazoi? Beharra, nahia, eskubidea ikusten duenak zergatik ikusten du? Alde edo kontra egiteko?
Orduan, zertaz ari gara? Irri, orro, ur, erre eta (h)ar. Ez ote den hau ere surik gabeko kea. Horrela nekez eraikitzen da ezer. Gorrotoa ez bada. Jarrai dezatela matxinsaltoek brinkoka. Hesteetan, urdailean, biriketan, bihotzean, eztarrian, ahoan edo belarretan. Nahi duten tokian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.