![Iritzia](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/05/02/iritzia1.jpg)
![Iritzia](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/05/02/iritzia1.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zergatik egoten garen zerbaiten alde edo zerbaiten kontra. Nola eraikitzen ditugun gure usteak. Norentzako pentsatzen dugun. Non dagoen gure posizioa baldintzatzen duen arrastoa. Zertarako bereizten ditugun hau bai eta hau ez. Ze tonu erabiltzen dugun gure baitako kobazuloetan eta ze doinuk egiten digun txistu ezpainartean kanpora. Noraino altxatzen dugun hatza, besoa gora, orain nire txandak behar lukeela adierazteko. Zenbatetan irekitzen dugun ahoa mutu, barrurantz hitz eginez. Zenbat bustitzen dugun kanpoa. Noiz eteten den erabat barneko jarioa. Noiztik hasten den ikusten duguna begirada izaten. Zenbatero behar genukeen kanporantz. Nolakoa den masailen gorria dioguna lotsatik, haserretik, ez-jakintasunetik, konpromisotik edo ezerezetik esaten badugu. Zein pulpitutatik jardutea erabakitzen dugun. Norantz bideratzen dugun burua, norantz bihotza, norantz sabela eta norantz sexua. Nondik heltzen zaizkigun oihartzunak.
Ez da erraza zerbaiten inguruko iritzia ematea. Ez da erraza zerbaiten inguruko iritzia ondo ematea. Entzun, aztertu, hausnartu, ondorioak atera eta adierazi. Eta gainera, eutsi, eragin eta ahal dela gurera e(ra)karri. Kontua da nola.
Izan ere...
Zergatik jartzen dugun belarria zerbaiten alde edo zerbaiten kontra. Nola entzuten ditugun besteen usteak. Norentzako esnatzen garen. Non dagoen bestearen posizioa baldintzatzen duen gure arrastoa. Zertarako ikusten ditugun batzuk bai eta beste batzuk ez. Ze zulo erabiltzen dugun besteen tonu eta doinuak gure baitako kobazuloetan barneratzeko. Noraino jaisten dugun gure egoa, lepoa behera, orain zure txandak behar lukeela adierazteko. Zenbatetan ixten dugun ahoa barrurantz entzunez. Zenbat bustitzen gaituen kanpoak. Noiz eteten den erabat kanpoko jarioa. Noiztik hasten den begirada aditua izaten. Zenbatero behar genukeen bestearenganantz. Nolakoa den bizkarraren zurruna lotsatik, haserretik, ez-jakintasunetik, konpromisotik edo ezerezetik ari garenean. Zein eserlekutatik erabakitzen dugun egotea. Norantz bideratzen dugun burua, norantz bihotza, norantz sabela eta norantz sexua. Nondik heltzen zaizkigun oihartzunak.
Ez da erraza zerbaiten inguruko iritzia jasotzea. Ez da erraza zerbaiten inguruko iritzia ondo jasotzea. Hurbildu, entzun, aztertu, hausnartu, ondorioak atera eta adierazi. E(ra)karri gaitzaten utzi. Kontua da nola.
Honetan (ere) entrenamendua falta zaigu. Eta errespetua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.