Iragan-saltzailea
Imajinatu zuen bilobak hemendik hirurogei urtera beren amonaren edo aitonaren (alegia, zuen) identitatea aldatzen
Irati Goikoetxea
Jueves, 10 de octubre 2024, 20:50
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Jueves, 10 de octubre 2024, 20:50
Imajinatu iragan berri bat nahi edo behar duenari iragan berri bat sortzen eta saltzen dion saltzailea. Imajinatu iragan berri bat nahi eta behar duenari zuhaitz genealogiko bat asmatzen diola iragan saltzaileak. Imajinatu zuen guraso, aitona-amona edota birraitona-amonen ordez, beste batzuk aukeratzeko modua duzuela. Iragan-saltzaileak paperak egiten dizkizuela zuen aitona edo amona berriaren datuak eta argazkiak erraztuz. Imajinatu zuen bilobak hemendik hirurogei urtera beren amonaren edo aitonaren (alegia, zuen) identitatea aldatzen.
Azken aste honetan José Eduardo Agualusa idazle angolarraren 'El vendedor de pasados' liburua irakurtzen aritu naiz. 1961 eta 1975 urteen arteko Angolako Independentzia Gerra eta 1975 eta 2002 urteen arteko Angolako Gerra Zibilaren ostean, Félix Ventura iragan-saltzaileak Angolako burgesiari, enpresariei, ministroei, harribitxi trafikatzaileei iragana asmatuz irabazten du eguneroko ogia. Berrogeita bat urtez gerran izan den herrialdean, etorkizun oparoa ziurtatua duten horiek iragan eder bat dute faltan, duinduko dituen iragan distiratsua. Beltz albinoa da Félix Ventura. Beltz albinoa memoriaren zirrikituetan iragana trazatzen. Zer den idazleak bere beharren araberako irudimena manipulatzea! Bai, beltz albinoa behar zuen izan iraganaren grisak hausnarketagai jarriko zizkiguna. Beltz albinoa. Literaturan ezer gutxi da kasualitatea.
Eman zure seme-alabei iragan hobea, aldarrikatzen du liburuak. Asmatu beharrik gabe, pentsa dezake irakurleak. Izan zure seme-alaben iragan on bat. Gure memoria besteek gutaz oroitzen dutenaren arabera eraikitzen da neurri handi batean, dio eleberriak. Gure bilobek hirurogei urte barru beren aiton-amonak hirurogei urte atzera non eta zertan ari ziren galdetzen eta ikertzen dutenean, lotsaz, amorruz, haserre oroituko gaituzte; ulergaitz. Genozidio bat begien aurrean izan eta nola ez ginen gai izan mundua buruz gora jartzeko. Nazioartean hogei gatazka bero eta berrogei gatazka aktibo baino gehiago daude. Bai, mundua hankaz gora. Gutxi ikasi dugu iraganetik. Hortxe, nahi duguna soilik oroitzeak dituen arriskuak. Behar dugun guztia gogoratu ezean, etorkizuna galbideratzeko arriskua baitugu. Bidegabekeriak ez errepikatzeko bermea iraganaren azterketa serio, kritiko, arduratsu eta aktiboaren bidez landu ezean...
Etorkizunekoen iragana orain gara. Tristea litzateke gure bilobek beste aitona-amona batzuk desio izatea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.