Hilekoa
Hau guztia kontatu nahi nizuen hau guztia ere existitzen delako. Oraintxe imajina nazazue galtzen azpiko kulero gaina odolez gorri-gorri
Irati Goikoetxea
Viernes, 31 de enero 2025, 21:30
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Viernes, 31 de enero 2025, 21:30
Behin institutuko aulkian arrastoa. Gorria. Ris-raus, inor ohartu baino lehen esku ahurrarekin garbitu nuen. Ris-raus, odola aulkitik eskura. Ris-raus, bi eskuak igurtzita, kitto. Ris-raus, inor ez zen konturatu. Nire masailen gorrian urtu zen lotsa. Ris-raus. Norbaitek barre egitea azkena. Ezkutatzen den guztia existitzen ez denez, esan dezakegu niri bakarrik gertatu zaidala halakorik. Gerrian lotu nuen jertsea ipurdian behera erortzen utziz. Komuneko ispilurantz ipurtaldea jiratu eta, odol-markarik ikusten ez zela ziurtatu arte, bultzaka-bultzaka izan nuen arnasa. Bai, batzuetan, aluaren eta ipurdiaren arteko bihurguneetan aulkiak ezkutatzen ez duena ezkutatzeko modua aurkitzen du gorputzak. Atzetik ez dira tolesdura batzuk ikusten. Egun hartan eskuak garbitzea ahaztu zitzaidan eta hilekoa aluan, kuleroetan eta galtzetan bakarrik ez, eskuetan ere eraman nuen hara eta hona. Ris-raus.
Hemezortzi urterekin eskutitza idatzi nion hilekoari, nireari, olerki forman. Egindako lana saritua izan zen Hondarribiko Satarka lehiaketan. Gaur isiltasunaren zulo dena, orain dela hogeita bi urte are zen zuloago. Gustatu zitzaion epaimahaiari agerikotasuna. Nire hilekoa eta biok solasean aritzea. Nik ez dakit zuek (zuek erdiok esan nahi dut), baina ni kuleroak jaitsi eta komunean pixa edo kaka egiteko esertzen naizenean, bat, bi, hiru segundo odolari begira aritzen naiz, ia begiak hitz bihurtu arte. Eta aroma lore. Pozik.
Hiru urte eta bi hilabete luze egon naiz hilekorik gabe. Bigarrenez haurdun geratu nintzenetik alabak bi urte eta erdi bete dituen arte. Eta bat-batean, tatatatxan, gorputzak badaki zer behar duen non. Eta noiz. Bular-lotura estua izan dugu denbora tarte honetan. Oraindik ere halaxe dugu, baina gorputzak erabaki du beste ume bat jaioko balitz, biak eta zaharrena hazteko moduan nintzatekeela. Tatatatxan. Hainbeste denboraren ondoren. Magia dirudi, baina gorputza da. Gorputza. Eta zuek (zuek beste erdiok esan nahi dut) hori guztia ezagutzea komeni.
Erdi Aroan uste omen zen ume ilegorriak ilegorri jaiotzen zirela beren amak hilekoarekin zeuden egunetan gelditzen zirelako haurdun. Txistea dirudi. Ez nuke gaur egun sinesten diren eta sinesten ez direnen zerrenda osatu nahi. Hau guztia kontatu nahi nizuen hau guztia ere existitzen delako. Oraintxe imajina nazazue galtzen azpiko kulero gaina odolez gorri-gorri. Errealitatea galdera bihurtu eta ezjakintasunak minik eragin ez dezan, ez dago komuneko atea irekita pixa egitea bezalakorik. Ama, zer da hori?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.