Borrar
Adobestock
Gratis, txabal
Egin kontu

Gratis, txabal

Eskola baten atari eta inguruetan ezin da nahi den guztia egin, eta egin daitekeen guztia ez litzateke egin behar

Irati Goikoetxea

Jueves, 19 de septiembre 2024, 12:23

Eskola ataria. Goizeko bederatziak hamar gutxi. Ume multzo bat hor, ume multzo bat harago. Zerbait erakusten diote elkarri, burua multzora sartua dute. Alaitasun moduko bat nabari da. Burua luzatu dugu semeak eta biok. Korrika pasa da, ziztuan, irribarrea lehertu beharrean, bigarren mailako ikasle bat besoa gora altxatuta berak ere lortu duela eta berak ere lortu duela lagun bati oihuka. Plastikoz bildutako liburuxka bat darama haizetara hegan. Ez da bakarra. Laster zabaldu da deia. Eskola atarian doan ari direla banatzen. Joateko eta joateko azkar. Joateko bukatu baino lehen. Asko-asko-asko-asko dituztela, baina badaezpada ere, joateko bizkor. Nik bi nahi ditut! esan du batek. Gratis, txabal! Bakarren batek amari eman dio, gehienek eskuan eraman dute gelara. Atzeko atetik sartu direnek, begiak arranpalo, ea nondik-zer-nolatan-zergatik galdetu dute. Gelara igo aurretik kromo-poltsa ireki eta trukean hasi denik ere bada.

Bai, goizeko bederatziak hamar gutxitan bakarren bat (asmatu nor) eskola atarian jarri da futbol jokalariak (futbol jokalariak-futbol jokalariak-gizonezko futbol jokalariak) ageri diren kromo-albumak banatzen. Doan. Gratis, txabal! Itsaso bat da eskola. Orotariko arrainak biltzen dituen itsasoa da eskola. Plastiko-bilduki ugariz betetako itsasoa da eskola. Askok amuari hozka egin diote. Etxe askotan futboleko jokalariak azaltzen diren kromo-bilduma egiten hasiko dira. Gratis, txabal!

Eskola baten atari eta inguruetan ezin da nahi den guztia egin, eta egin daitekeen guztia ez litzateke egin behar. Gaitz erdi, itxura batean, erasokorra ez den egoera hori aitzakia eta gai bihurtuko balitz ikasleekin goizeko lehen orduko analisia egiteko.

Amuak. Bildumak banatzen hasita, amu direla ikusita (gratis, txabal!), plastikozkoak diren bildukirik gabeko eta berrerabilitako orriak dituzten bilduma-gai ezberdinak bururatzen zaizkit, eskola bateko atarian goizeko bederatziak hamar gutxitan, ume nahiz helduentzat, enpresa pribatu batek ez, baina erakunde publikoek banatzeko aproposak izan daitezkeenak. Kromo trukerako euskarazko hitzen bilduma bat, adibidez. Kromo trukerako euskarazko esaera zaharren bilduma bat, kromo trukerako euskarazko molde guaien bilduma bat, kromo trukerako euskarazko egitura erakargarrien bilduma bat, kromo trukerako euskarazko aho-korapiloen bilduma bat, kromo trukerako euskarazko jolas-kantuen bilduma bat. Banatzaileak, hori bai, euskaraz egin beharko luke bere lana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gratis, txabal