Errespetua
Autoak eta txirrindulariak. Zer, nor eta nola ikusten dugun. Nora goazen. Eta batez ere, nondik gatozen. Eta nola.
Irati Goikoetxea
Jueves, 25 de enero 2024, 13:34
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Jueves, 25 de enero 2024, 13:34
Zerbait gertatu dadila. Zerbait gertatu dadila. Zerbait gertatu dadila. Zutabea idazteko aitzakia bila pasatzen ditut zutabea idatzi aurreko bizpahiru egunak. Arreta handiagoz irakurtzen ditut egunkariak, uneoro gertatzen zaidan hori begirada kritikoz aztertzen dut eta neure baitan ibiltzen naiz. Airean hariak irudikatu nahi izaten ditut, eta hor aritzen naiz eskua gora haizea astintzen, euli harrapaketan. Zerbait gertatu dadila. Zerbait gertatu dadila. Zerbait gertatu dadila. Auskalo zeri erreguka. Nori ez dugunok auskalo zeri aritzen baikara. Itolarria datorrenean, batez ere: denboraren aiztoa. Zerbait gertatu dadila, ezberdina, itzaltsua, arantza kamutsak dituena... nik nire modura ikusteko moduko zerbait, nik nire dioptrietatik. Gertatu dadila zerbait nirea. Besteek diotena errepikatu behar ez izateko.
Idazlearen beldur handienetako bat izaten baita hori: idazten ari den hori bera (esaldi, ideia, korapilo edo hitz-joko) beste norbaitek lehenago idatzi eta argitaratzea. Beldurrari aurre egiteko modurik onena: besteek idazten dutena ez irakurtzea. Badaezpada ere. Baina gehienetan jakin-minak beldurrari gain hartzen dionez (eta eskerrak!), besteen hitzetan ere bilatzen dugu gertaera.
Aste honetan bereziki estutu nau aiztoak. Zeri hozka egin erabaki ezinda pasa ditut azken egunak. Zerbait gertatu dadila, zerbait gertatu dadila, zerbait gertatu dadila. Eta gertatu da. Gertatu behar ez zuena. Zutabea zurian aurkezteko prest nengoen. Baina gertatu behar ez zuena gertatu da eta bizitzak atzeraka zilipurdirik egiten ez dakienez, gertatu izana madarikatuta, gertatutakoari heltzea erabaki dut. Auto batek txirrindularia bota du. Auto bat gidatzen ari zen gidariaren autoak txirrindularia bota du. Lankide eta lagun minaren semea lurrera. Albistea egunkarian irakurri eta bihotzak hankaz gora egin dit atximur. Txirrindulariak errepidean. To, aiztoa. Autoak eta txirrindulariak. Zer, nor eta nola ikusten dugun. Nora goazen. Eta nondik gatozen. Segundoak nola zenbatzen ditugun txirrindulari baten atzetik motelago joatea egokitzen zaigunean, galdutako denborari nola egiten diogun oihu, irain, indar. Boterea. Zapaltzeko. Zapaltzeko denbora. Ahulagoa uste dugun hori hankaz gora bota behar badugu ere. Errepidea ispilua da. Errepidea errepidetik kanpo egiten dugunaren isla da. Nora goazen. Eta batez ere, nondik gatozen. Eta nola. Ez dakit nork asmatu zuen gehiegitan erabiltzen den 'Errespetu pixka bat, mesedez' esapide epela. Behar den errespetu guztia, mesedez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.