Ene!
Nonbait sartu behar eta jolas parkean sartu dira (dituzte-utzi diete) zaborrontzi handiak
Irati Goikoetxea
Sábado, 5 de octubre 2024, 21:28
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Sábado, 5 de octubre 2024, 21:28
Demagun herri bat. Demagun Euskal Herriko herri bat. Ez dakit Euskal Herritik kanpo, festa guneetan propio, festa uneetarako propio, pankarta handi eta erraldoiak zintzilikatzen diren independentzia, feminismoa eta sozialismoa aldarrikatuz. Demagun Euskal Herriko herri bateko kale-auzo bat festan. Demagun kalea jende multzo handi batek hartua arratsalde erdian. Demagun kalea alkoholak hartua. Kalea bera da taberna. Jai-giroa nabari da. Jendea irribarretsu. Jendea hizketan. Jendea pozik. Epel dago. Luze egoteko moduan. Gaua iritsiko da eta afari baten bueltan azken asteko, azken hilabeteko, azken urteko anekdotak berrituko dira. Demagun kristalezko botila batzuk puskatu direla hemen eta han eta poliki-poliki gehienak eta denak goizalderako etxeratu direla gauari begi-keinua eginda. Kalea isilik geratu da; kris-kras, kristal zati batzuk geratu dira lurrean. Han goitik, handi eta erraldoi, pankarta zintzilik: Independentzia, Feminismoa, Sozialismoa.
Demagun egunak argitu duela bezperan festa nagusi izan zen kale-auzoan. Demagun euria ari duela eta demagun larunbat goiza delako pozik dauden haurrak gogotsu daudela herriak duen gune estali bakarrenetakora joateko. Jolastu egin nahi dute. Askatasunez. Euria ari duen arren. Horretarako prestatua duten gunean. Aterpea duen frontoi txiki bat, bezperan festa izan den kale-auzoan. Demagun frontoi estaliaren sarreran talde txiki bat ari dela lurreko kristalekin kontuz ibiltzeko adierazten, agian ez dela hura larunbat goiz euritsu horretan umeak jolasean aritzeko tokirik egokiena. Min hartzeko arriskua dagoela. Kristalak egon daitezkeela lurrean. Demagun aholkua jaso duen amak, zergatik ez dakien arren, eskerrak eman dizkiola gomendioa egin dionari. Jakinaren gainean jartzeagatik edo. Umeen ongizatean pentsatzeagatik edo. Demagun frontoi estaliaren ondoan parke estali bat dagoela. Lau kolunpio, hiru txirrista... euria ari duen eta ari ez duen momentuetarako haurren gozagarri. Demagun hara bideratu duela amak begirada. Demagun parke osoa sarbidea galarazten duten burdinazko hesiz inguratuta ikusi duela. Demagun kolunpio eta txirristen artean bezperako festaren parte izan diren edukiontzi urdin, hori eta berde handiak daudela. Nonbait sartu behar eta jolas parkean sartu dira (dituzte-utzi diete) zaborrontzi handiak. Demagun amak seme-alabei lotsaz begiratu nahi ez, eta bigarrenez altxa duela begirada. Hor ikusi du pankarta, handi eta erraldoi: Independentzia, Feminismoa, Sozialismoa. Ene! atera zaio amari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.