Diskriminazioa
«Askatasuna askatasuna da. Ni ez nau inork zentsuratzen». Plasta lehertu zaio Alexi txiklea aurpegian
Irati Goikoetxea
Sábado, 28 de septiembre 2024, 20:12
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Irati Goikoetxea
Sábado, 28 de septiembre 2024, 20:12
Esan nuen, baina ez da esan nahi nuena. Edo agian bai, hori da esan nahi nuena, baina orain bestela esan nahiko nuke. Edo kazetariak nik esandakoa bestela idatzi izan balu... Edo nork hartzen du egunkaria irakurri eta irakurritakoa aztertzeko tartea? Alex Sardui musikariak esan eta Maialen Ferreira kazetariak jaso ditu adierazpenak. Musikaren munduan sekula ez dela bazterketarik egon esan du Alexek ozen eta borobil. Emakumeez ari da. Eta gainera etorri zaizkio emakumeak. Azkar eta zorrotz. Blokean. Ehun eta berrogeita hamar emakume musikari baino gehiago. Adierazpen larriak direla. Ez dagoela ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Atzera eman du pausoa. Alexek. Ez duela esan duena pentsatzen. Eta barkatzeko. Eta aizue, a ze katramila eta zenbat hari-mutur.
Bitxia elkarrizketaren titularra bera da. Gertatuko zena aurreikusita zegoela ematen du. «Askatasuna askatasuna da. Ni ez nau inork zentsuratzen». Plasta lehertu zaio Alexi txiklea aurpegian. Berak bota zuen berea, berehala etorri da erantzuna eta hozka egin dio mingainari. Zer ote den barkamena eskatzea. Nori, zertarako. Zertarako. Jardunari jarduna zor zaio, esatekorik baldin bada behintzat. Eta behar luke, bai horixe. Esatekoak erdigunean. Hausnarketa partekatuak. Barkamen huts eta soilekin bukatutzat eman nahi izaten diren talkak... ez dakit ba. Aukera galdu bat. Euskal musikari emakumeak eta beren lan baldintzak, lan-egoera. Gaia atera da. Segi, ba. Segi tiraka. Barkamena eskatu du. Eta kitto. Berak ez duela pentsatzen egunkarian azaldu diren hitzek diotena. Eta kitto. Diskriminazioa egotea edo ez egotea pentsamendu, ideia edo iritzi bat balitz bezala. Bazterketa badago edo ez dago. Eta hori sekula ez da sufritzen duenaren sentsazio. Alexek bere iritzia emateko eskubidea duela esan dute batzuek. «Ez da sekula diskriminaziorik egon» baieztapen irmoa da. Ez da iritzia. Nola sostengatu hori ehun eta berrogeita hamar musikarik beren azalean diskriminazioa bizi dutela aitortzen badute?
Gaia badago. Manifestuaren ondorioak ez luke behar 'barkatu eta isil nadin'. Manifestuaren ondorioak behar luke 'nik ere hitz egin dezadan euskal musikari emakumeek ere bizi duten diskriminazioaz. Ikusi ez badut, baina badagoela adierazten badute, goazen zergatik ez dudan ikusten aztertzera'. Askatasuna askatasuna da. Eta besteak beste hori. Besteez baino, nor bere buruaz hitz egiten hastea. Animo, Alex, ea gainerako euskal musikari gizonezkoak hausnarketara batzen zaizkizun.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.