Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 7 de noviembre 2020, 20:33
Irati Bilbao musikari bizkaitarrak bakarkako bere ibilbideko 'Begin' lehendabiziko diskoa kaleratu zuen udazken hasieran. Albuma Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian burutzen ari zen jazz kutsuko gradu amaierako lanaren ondorio da. Izan ere, durangarra estudiotik atera eta azken momentura arte ez zen ohartu grabatu zuen hori lan baten itxura zuela. Gatelupeko Hotsak ekoiztetxearen menpe dagoen Errabal zigilupean argitaratu dute egitasmoa.
Sei kantaz osatutako albumean berak ekoitzitako abesti propioak eta beste talde batzuetatik moldatu dituenak ageri dira. Bilbaok bere abesti batekin hasi eta amaitu nahi izan du diskoa, 'Anxious' eta 'Hopefuly My Prince Wont Come'. Tartean Sam Rivers saxofoi jotzaile ospetsuaren 'Beatrice' eta Blossom Deariren 'Im Hip' kantuen moldaketak. Gainera, artista beraren 'The First Time I Hear Ella' eta 'My Baby Likes The Bebpo' abestiak bakarrean moldatu eta uztartu egin ditu. Azkenik, Brian Blade musikagilearen 'Stone Hill' kantaren bere bertsioa osatu du.
Disko guztian barrena Bilbaok Scat teknika erabili du. Teknika bereziak solo melodikoak jorratzea du xede, ahotsa instrumentu bat ere izango balitz bezala baliatuz. Horretarako zentzurik ez duten silabak erabili ditu musikari euskaldunak. Hori dela medio, Bilbaok urte mordoa eman du bere ahotsa lantzen eta musika ikasketak jorratzen.
Albuma egun bakarrean grabatu zuten Oiartzun udalerri gipuzkoarreko Mecca estudioan. Bertan Bilbaorekin batera, Jorge Bilbao piano jotzaileak, Eva Alcaide gitarritstak, Carlis Montul baxu-jotzaileak eta Aitor Bravo bateria jotzaileak esku hartu zuten. Udaberrian zen argitaratzekoa diskoa, baina, koronabirusaren harira, atzeratu behar izan zuten data.
Nahiz eta bakarlari gisa lantzen duen lehendabiziko lana izan, azken urteotan jazzaren musika munduan talde batetan baino gehiago ibilitakoa da, hala nola, Irati Bilbao Quinteten, Ekurun, Bilbao Lindy Banden, Reunun edota Swintronixen. Gainera, Ahots Argiak eta Gospel Six abesbatzetan kantatu izan du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.