Borrar
Directo Exhibición de Healy en Gernika
Forugh Farrokhzaden argazkia.
Iraneko poeta

Iraneko poeta

Sábado, 6 de junio 2020, 21:22

Forugh Farrokhzaden zenbait poema biltzen dituen liburu hau irakurtzean duda piztu zait: norena da bertan agertzen den ahotsa? Emakumezko idazle hau (1934-1967), Iranen jaioa, oso gaztetik poesiara eman izan zen. Gazte ezkondu (hamasei urterekin, liburuaren hitzaurrean esaten denez) eta gazte hil zen, bizitza abiadura berezi batek kutsatu balio bezala. Bere poemetan amodioa, desioa, bakardadea eta erbesteratzea bezalako sentimendu orokorrak agertzen dira, eta alde honetatik, unibertsaltasuna islatzen duelarik, irakurleren batek espero lukeenaren kontra mendebaldeko ikuspuntutik «exotismoa» eman lezakeena falta du. Esan izan da Sylvia Plath gogora ekartzen duela batzuetan, eta halaxe da.

  • Forugh Farrokhzad 1934-1967 Susa. 64 orr. 10 euro

Poemak askotan narrazioaren mugan kokatzen dira, istorioen aztarnak agertzen direlako, eta bertan agertzen diren elementuak sinbolismo sotilez hornituta daude, non osagai generikoak nagusi diren. Sentimenduak adierazten dira baina inoiz ez dira era arranditsuz azaltzen, edozein momentutan lehertuko direla ematen badu ere.

Poema liburu ederra, alde guztietatik begiratuta. Liburuak uzten duen inpresioan itzultzaileak garrantzia izan duela iruditzen zait: Miren Agur Meabek jantzi du poesia hori euskaraz, eta horretarako frantsesezko eta gaztelerazko bertsioak izan ditu oinarri. Jatorrizko poemak zein hizkuntzatan idatzi ziren, ordea, ez da inon esaten, farsiz suposatzen dut. Eta itzulpenaren itzulpena dela kontuan hartuta, agian poemetan islatzen den ahots horretan Meaberen presentzia handia dateke. Dena dela, hau ez da zertan txarra izan, zeren emaitza ikusita, hitz egiten duena Farrokhzad edota Meabe izan, liburu aholkagarria baita hau.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iraneko poeta