Leire Larrazabal
Miércoles, 12 de julio 2023, 18:08
Irakurzaletasuna sustatzeko, batez ere haur eta gazteen artean, eta bide batez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan kultura eta liburutegi zerbitzuak hedatzeko jarduerak egiteko, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 350.000 euro bideratuko ditu, aurreko deialdiarekin alderatuta, 20.000 euro gehiago.
Publicidad
Besteak beste, irakurzaletasuna sustatzearen arloan profesionalei prestakuntza espezifikoa emateko jarduerak 'saritu' nahi dira. Bestetik, irakurketarako jarduera osagarriak (ipuinaren ordua, irakurketa-tailerrak…) antolatzea indartu nahi da. Gainera, liburuaren inguruko erakusketa bibliografikoak, solasaldiak eta abar antolatzea ere lagunduko da. Noski, literatura-lehiaketak antolatzea ere txalotuko da eta liburua eta liburutegiak sustatzeko kanpainak, bereziki haur eta gazteen artean irakurle berriak erakartzeko, ere bultzatuko dira.
Dirulaguntzak banatzeko irizpidea biztanleriaren araberakoa izango da eta erakunde onuraduneko haurren eta gazteen biztanleria, 0 eta 18 urte artekoa, hartuko da kontuan. Gainera, erakundeek aurkeztutako proiektuen aurrekontuaren %75erainoko dirulaguntza jaso ahal izango dute eta laguntza hori ez da inoiz 30.100 euro baino gehiagokoa izango.
Eusko Jaurlaritzak urtero eskaintzen ditu mota honetako laguntzak. Horrela, iazko deialdian, guztira, 150 udalek jaso zuten Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntza. Izan ere, irakurtzea aberasgarria da eta ohitura hau zenbat eta arinago hartu, hobe.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.