Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Viernes, 20 de marzo 2020, 22:29
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra emango du datorren ikasturtean. Master honen helburua DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ariko diren irakasleak prestatzea da. Horrela, eskolak ikasgela birtualaren bidez emango ditu, EHUko zentro atxiki gisa, eta masterra euskaraz izango da.
Irakasle lana ahalik eta modurik eraginkorrenean erakustea da azkenean batean helburu nagusia. Masterrean ez dira espezialitate guztiak barne hartuko, baizik eta hiru hauek: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, Natur Zientziak eta Matematika.
Ikasgela birtuala izateak ez du ekartzen ikasleek baliabide gutxiago izatea eskura, izan ere, ikasketak egiteko eta ebaluatzeko behar beste tresna eta baliabideak izango dituzte. Gainera, Berrikuntza ikasgela ere izango dute aukeran, aukeratzen duten hezkuntza zentroan berrikuntza- eta ikerketa-lana egin dezaten.
Egutegiari dagokionez, urrian hasi eta datorren urteko ekainean amaituko da. Jarraipen pertsonalizatua egiten da eta euskal curriculumean oinarritutako ikasketak dira. Ebaluazio jarraitua eta formatiboa erabiliko da, eta ikasketa amaieran egin beharko duten Practicuma Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan egingo dute.
Bestalde, irtenbide profesionalei dagokienez, alde batetik, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle moduan aritu ahal izango dira, bestetik, hizkuntza-irakasle gisa, edo baita online modalitatean espezializatutako irakasle gisa ere.
Guztira 120 plaza eskaintzen dira, eta masterraren arduradunarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali ahal zaio hona: a.astigarraga@ueu.eus. Bestela, idazkaritzara zuzenean ere jo daiteke, helbide honetara idatziz: irakaskuntza.masterra@ueu.eus.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.