![Irailekoak poesia jaialdiaren bigarren edizioak Lapurdin egingo du jauzi](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/05/22/irailekoakOROKORRA-koJG-U220200218388O7B-1200x840@El%20Correo.jpg)
![Irailekoak poesia jaialdiaren bigarren edizioak Lapurdin egingo du jauzi](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/05/22/irailekoakOROKORRA-koJG-U220200218388O7B-1200x840@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Lunes, 20 de mayo 2024, 12:38
Poesia hauspotzeko asmoz, datorren irailaren 28an eta 29an Itsasuko (Lapurdi) hainbat lekutan, Euskaltzaindiak Irailekoak poesia jaialdia antolatu du. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute ekimenean.
Iaz jaialdiaren lehen edizioa ospatu zen Lekeition. Aurten, Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako bigarren asteburua antolatzea erabaki du, iazko helburuei jarraituz. Hala, Euskal Herri osoarentzat antolatuko da Irailekoak, poesiak bere toki-denborak izan ditzan gure artean. Era berean, Euskal Herrian antolatzen diren orotariko literatur jardunaldien egutegia osatu nahi du jaialdiak. Horretarako, Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanak hauspotu eta aztertuko dira egun eta erdiko jaialdian.
Hain zuzen ere, poesia jaialdian euskal poeten lana gizarteratu nahi da, dela hitzaldien edo irakurraldien eskutik, dela errezitaldien bidez. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Poesiarekin batera, beste kultura-adierazpide batzuk uztartuko dira, hala nola musika eta artelanak. Egitarauaren zehaztasunak irailean emango ditu Euskararen Akademiak.
Gainera, Itsasun poesiari presentzia handiagoa emateko, garai eta geografia askotako egileen bertso-lerroz jantziko dira herriko erakusleihoak. Tartean, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, José Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik-en bertsoak erakutsiko dira.
Gainera, eta iraileko egun horietan egindakoaren lekukotza jasotzeko, Iraileko paperak aldizkaria plazaratuko da, oroigarri intelektual-poetiko gisa. Aldizkaria jaialdian parte-hartuko duten olerkari eta ikusleen artean banatuko da.
Esan bezala, Euskaltzaindiak egun eta erdiko egitasmoa hauspotuko du, Itsasuko Herriko Etxearekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.