Paul Picado
Lunes, 28 de junio 2021, 05:23
Irailaren 3an estreinatuko dute azkenean zinema-aretoetan Lara Izagirreren 'Nora' filma. Dagoeneko zenbait jaialditan aurkeztu dute, hala nola, Donostia Zinemaldian, Festival International du Film Saint-Jean-de-Luz eta Dona i Cinema jaialdietan. Ane Pikaza da filmeko protagonista eta harekin batera Hector Alterio, Ramon Barea, Klara Badiola, Naiara Carmona, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Loli Astoreka eta Joseba Usabiaga ere aritzen dira.
Publicidad
Esan bezala, Ane Pikaza da protagonista, Noraren papera egiten du, eta Nicolas izeneko bere aitona argentinarrarekin bizi da (Hector Alterio). Norak bidaia-idazle izan nahi du eta bere herriko aldizkarian horoskopoaren atalean idazten du. Horrez gain, Meri bere lagunaren seme-alabak zaintzen ditu normalean.
Aitona zaharra da, eta osasunaren aldetik ere ez dago oso ondo. Azkenean, hil egiten da, eta Dyane 6 markako furgoneta zahar bat oinordetzan hartzen du Anek. Horrela, bere aitonaren errautsak amamaren ondora eramatea erabakitzen du. Gaizki gidatzen badu ere, furgoneta hartu eta Euskal Herriko kostaldetik joko du. Berehala konturatuko da bidaiatzea ez zaiola gustatzen, eta beraz, bidaia-idazlea izatearen amets hori ez dela benetako ametsa.
Filmaren iraupena 100 minutukoa da, eta euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa tartekatzen dira. Lara Izagirre, zuzendaria izateaz gain, gidoilaria ere bada, eta ez da bere lehen filma. Horren aurretik, beste batzuk ere idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu, haala nola, 'KEA' (2011), 'Next Stop: Greenland' (2012), 'Sormenaren bide ezkutuak' (2013), 'Larroxa' (2013) eta 'Un otoño sin Berlín' (2015).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.