

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 3 de mayo 2022, 20:20
Irailaren 30ean estreinatuko dute 'Black is Beltza II, Ainhoa' filma. Fermin Muguruzak abiatutako ekoizpena da hauxe, Gerra Hotza erdigune duena, eta, Manex Unanueren alaba, Ainhoa, protagonista duena. Muguruzak berak 2020ko Donostiako Zinemaldian aurkeztutako lehendabiziko ekoizpenaren jarraipena da.
Animaziozko film luzeen nazioarteko koprodukzioak bultzatzeko Cartoon Movie foroan esku hartu du berriki 'Black is Beltza II: Ainhoa' ikus-entzunezkoak. Filmarekin batera, soinu bandaren albuma eta Susanna Martín ilustratzaileak landutako komikia ere eman dituzte ezagutzera.
Isa Campo gidoilariak eta Harkaitz Cano idazleak burutu dute istorioa, Imanol Zinkunegi animazioaren zuzendari izan delarik. Beñat Beitia, berriz, arte zuzendaritzaz ardutatu da. Bestalde, Josep Homsek sortu ditu 2D eta 3D diseinuak, eta Talka Records Filmsek produzitu egin du hauxe.
Aipatu bezala, Manex Unanueren alaba den Ainhoaren nondik-norakoak ditu ardatz obra honek, Gerra Hotzaren amaieran kokatzen delarik. Lehen filmeko gertakari horietatik 20 urte beranduago jaio zen alaba La Pazen (Bolivia), eraso parapolizial baten ondorioz Amanda ama hil ondoren. Gaztea Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urte zituela, Euskal Herrira abiatu zen aitaren lurra ezagutzeko helburuarekin.
Euskal Herrira burututako bidai horretan Ainhoak, Azken Guda Dantza kontzertura joateko parada izango du, Kortatu taldeak bere musika ibilbidean emandako azken kontzertua, hain zuzen ere. Gainera, Josune kazetari konprometitua eta haren lagunak ezagutzeko aukera izango du, baita garaiotako gazte belaunaldian heroinak utzitako arrastoa ezagutu, eta, narkotrafikoak gogor astindutako Kabul, Sobietar Batasuna eta Marsella bezalako helmugetara iristeko abagunea izan ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Batalla campal en Rekalde antes del desalojo del gaztetxe
Silvia Cantera y David S. Olabarri
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.