![Iragana eta oraina batzen dituen dantza, Portugaleten](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202206/05/media/cortadas/xabier%20aburruzaga-kyfC-U170295811244jCF-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Iragana eta oraina batzen dituen dantza, Portugaleten](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202206/05/media/cortadas/xabier%20aburruzaga-kyfC-U170295811244jCF-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
irati alonso
Domingo, 5 de junio 2022, 20:26
Iragana eta oraina batuko dira Portugaleten herriaren 700. urteurrena ospatzeko. Udalak eta erakundeek antolatu duten programa zabalaren barruan dantzak ere bere lekua izango du. Portugaleteko dantzariek, auzoetako taldeetako ordezkariez osatua, 'Zazpi mendeko' jauzia aurkeztuko dute ekainaren 11an Rialiaren zabalgunean. Ikuskizun honek kutsu berezia izango du, izan ere, Xabier Aburruzaga musikariak sortu du pieza. «Oso berezia da niretzat ospakizunen parte izatea, ohore handi bat da», azpimarratzen du trikitilariak. «Portugalete nire herria da, nire betiko txokoa. Nire ibilbidean eragin handia izan du eta beti egongo naiz herriak eta auzokideek eman didatenaz eskertua», gehitzen du.
ohorea
Iparralden dantzatzen diren jauziak dira Aburruzagak konposatutako piezaren oinarria. «Oso musika erraza da, lehentasuna eta nagusitasuna pausoei ematen zaiela», azaltzen du. 'Zazpi mendeko' jauzi hau sortzeko gonbitea jaso zuenean «ilusio handiz» hartu zuen eta bi hilabete egon da lanean Portugaleteko dantzariekin batera. «Haien gidaritzapean lan egin dut. Nire ideiak bidaltzen nizkien eta haiek iritzia ematen zidaten. Prozesua ere oso berezia izan da, oso gustora egon naiz haiekin lanean», dio taldearen inguruan. Aurretik honen parte den Elai Alaiekin edota Berriztasunarekin egin du lan, bere «ibilbidearen parte» izan direla.
Non Rialia zabalgunea
Noiz Ekainak 11
Sarrera Librea
Konposizioa «nahiko zaila» izan dela aitortzen du trikitilariak, izan ere, jauzi bat sortzen duen lehen aldia izan da hau. «Fandagoak, biribilketak eta beste hainbat motatako melodiak egin ditut baina inoiz ez jauzia», azaltzen du. «Erronka izan da niretzat. Liburuak irakurtzen eta miatzen eman ditut orduak», dio barrezka. Halaber, esperientzia luzeko musikarien laguntza jaso du prozesuan. «Emaitza tradizioa eta abangoardiaren arteko kantu bat da. Ohiko soinuak errespetatu nahi izan ditugu baina 2022an sortutako abesti bat da, horrek dakarren guztiarekin», nabarmentzen du trikitilariak, jendeaurrean erakusteko «irrikitan dagoena»: «Gogo handia dut herritarren harrera zein izango den ezagutzeko». Han izango da, Rialiako zabalgunean, zuzenean joko ez duen arren. «Kantua jarriko dugu, helburua dantzariak protagonistak izatea delako», nabarmentzen du.
jauzia
Azken finean, herritik eta herriarentzat sortutako abestia baita. «Portugaleteko jaietan edo beste motatako festetan erabiltzea gustatuko litzaidake. Urteetan disfrutatzeko kantua izatea espero dut», burutzen du Aburruzagak ilusioz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.