Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Batak besteari tokia eginez agertu dira euskal literaturaren plazan ipuin liburu berezi bi: trinkoak, batasunaren haritik josiak, ipuin zikloa deitzen direnak… Donostiako Kutxa Literatura Sari garrantzitsua irabazi ondoren eman da argitara Mikel Ayllonen 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen', eta, isilpean kasik, ikusi dugu Yurre Ugarteren 'Lilurabera' Alberdania etxeko apustu irmoa.
Eta ipuin liburuetan zilegi delakoan, Yurre Ugarteren liburuari ekin nion, atzekoz aurrera ekin ere, ez dakit zergatik, apetak emanda ziurrenik. Liburuko azken ipuinak 'Kathy, Lydia, Wilma' izena du. Eta Google tresna bilatzailea erabiliz jakin nuen Kathy Acker nobelagilea apurtzailea izan zela, Lydia Lunch kantaria, gidoigilea zinemagilea, eta Viv Albertine punk taldeko musikaria. Ipuin horretan ageri dira liburuan zehar dauden oinarri bi: pop kulturari egindako erreferentzia etengabea eta feminismoaren agerpena. «Edozein neskak […] kontzienteki askatu beharreko korapiloa» bizi dutela argiro azaldu du egileak.
Irakurketa lasaiagoa da lehen ipuinetan. Lilura da zutabe nagusia liburuan. Pertsonaiak liluratuak daude: maite dituzte fotografia, dantzaren ezintasuna, musika… Arteak eta artea bizitzeko grinak eman die indarra ipuin hauetan ageri diren pertsonei, emakumeei. Yurre Ugartek badu zaletasun berezia gaurko kultura desberdinez beren pertsonaiak janzteko eta atontzeko. Kultura giro modernoan mugitzen dira testuetako protagonistak, eta bat baino gehiago dago bere tesia idazten. Eta Artea bizitzako ardatz dute, liburuko azken ipuin hartako aipamenekin gertatzen den moduan. Kultura berezia eta feminismoa.
Sei ipuin bildu ditu Mikel Ayllonek bere 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen' liburuan, eta badirudi izenburuari erreparatuz gero, pertsonaiek egoera bat uzten dutela zoriontsu izan nahiz, atzera begiratu gabe momentu txar batetik ihes egiten dutela, eta bai, hiru lau aldiz gertatzen da bidaia hori, baina uste dut konplexuagoa dela kontua. Uste dut badagoela beste irakurketa bateragarriagoa: topaketen eta galeren arteko historiak dira hemen kontatu zaizkigunak. Bide batez, egileak joko berezi bat egin du ipuin bakoitza ipuinaren gaiarekin lotura duen espazio batean idatzi duela esanez: Malagako aireportuan idatzi omen du, aireportuetan gertatu den historia bat; tren geltoki baten, trenak ageri diren ipuina, tratu txarrari buruzko kontaketa hirian… Baina bitxikeriaz gain, bidaiak dira hemen ardatz nagusi. Batzuetan, lehen ipuinean gertatzen den bezala, ironiaz bukatzeko. Badirudi ipuinean ageri diren pertsonaia nagusiak, Bergenetik datorren neska eta aireportura doan mutila, elkartzera doazela dirudi, baina ez… topo egin eta bakoitzak bere bidea hartu du. Txantxa da azken batean, baina horretan dago Ayllonen idazkerak duen grazia: bukaeran elementuak garbiago geratu dira. Hara non amak itxaroten duen alaba, gizon bihurtua itzuli da etxera, edo bere aita han maitekiro zaintzen duen emakumeak ez du onartu aita hilda dagoela. Ipuin honetan espazioaren kontrastearekin jolastu du egileak; hurrengoan, 'Hil arte bizi' deiturikoan, denborarekin, eta atzekoz aurrera kontatu du emakume baten gaixoa. Hori baita idazlearen beste ezaugarri bat.
Pertsonaia nagusiak emakumeak dira, beren bizitzan zentzu baten bila ari direnak, eta beren bidea galdua balitz bezala ageri direnak irakurlearen begien aurrean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.