
Zurekin
Sábado, 29 de marzo 2025, 23:14
Mundua hitzez eraikitzen da, eta ipuin kontalariak dira, hain zuzen, ahozko tradizioaren zaindariak. Belaunaldiz belaunaldi, kontakizunek irudimena piztu eta amets egiteko bidea eman dute. Gainera, gaur egun ere, teknologia eta pantailen garaian, hitzaren magia bizirik mantentzen da ipuin kontalarien ahotik, entzuleak istorioen barrura eramanez.
Publicidad
Bada, Bilboko Udalak 'Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo' programaren bigarren edizioa antolatu du apirilaren 2tik 30era bitartean Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, eta auzoetako liburutegiak eta udaltegiak jardueraz beteko dira «haurren artean liburua eta irakurketa sustatzeko eta euskarazko kultura eskaintza bultzatzeko udal estrategiaren barruan kokatutako ekimen honen bitartez». Hau da, hainbat narratzailek haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte auzoetako liburutegi eta udaltegietan.
Erabiliko duten hizkuntzari dagokionez, saio guztiak euskaraz izango dira, apirilaren 15ean Abandoko udaltegian egingo dena izan ezik, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz izango baita.
'Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo' programak auzoetako liburutegietan eta udaltegietan antolatzen du bere jarduera, eta Kultura Barrutik ekimenean kokatzen da; ekimen hori Bilboko Udalak sustatzen du, eta hiriko barrutietan kultur jarduera anitzak eskaintzen ditu. Udaltegietan sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte, eta udal liburutegietan, berriz, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian bertan (posta elektronikoz edo telefonoz).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.