Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión
Carlos Gª Azpiazu

Iparragirrerena egingo du Gontzal Mendibilek urtarrileko kontzertu batean, Gasteizen

Euskal poeta eta musikariaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko kontzertu-ikuskizuna izango da

Paul Picado

Miércoles, 30 de diciembre 2020, 17:54

Berrehun urte bete dira Jose Maria Iparragirre euskal poeta eta musikaria ezaguna jaio zenetik. Besteak beste, 'Gernikako Arbola' eta 'Agur Euskalerria' kanta ezagunen egilea, bere jaiotzaren bigarren mendeurrenaren omenezko kontzertua antolatu dute urtarrilaren 9rako, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.

Publicidad

Kontzertu horretan, Gontzal Mendibil abeslariak Iparragirrerena egingo du, karakterizatuta eta guztia. Kontserbatorioko areto nagusian izango da kontzertua, 19.00etan, eta sarrerak dagoeneko hemen daude salgai, 12 eurotan.

Iparragirreri 'Urretxuko Bardoa' esaten zioten, eta Gontzal Mendibilek haren bizipenak eta pasadizoak kontatu eta abestuko ditu. Azken batean, haren bizitzaren gainbegirada musikala izango da, eta Mendibilekin batera Gasteizko Udal Musika Banda, Samaniegoko Abesbatza, Easo abesbatzako Marife Nogales eta Ainhoa Tabuyo, Maitane Salvador abeslaria, Philipe Ezkurra (akordeoi-bandoneon jotzailea), Alberto Rodriguez (gitarra-jotzailea) ere izango dira.

Horrez gain, hiru antzezlek ere parte hartuko dute, Benito Pachecok, Iñaki García Uribek eta Unai Leibar-ek hain zuzen ere. Lehenengoak, Sanchez Silvarena egingo du eta bigarrenak, Iparraguirre erbesteratu zuen korrejidorearena. Bestalde, kontzertu-ikuskizunaren zuzendaritzaz Luis Orduña arduratuko da.

Iparraguirrek nolabaiteko lotura izan zuen Gasteizekin, izan ere, esaterako, Mateo Benigno Moraza Ruiz de Garibai politikari eta jurista gasteiztarraren lagun mina izan zen. Bi poema eskaini zizkion Iparraguirrek hari, eta horietako bat hain zuzen, kontzertuan abestuko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad