UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 19 de octubre 2020, 18:55
Human Rights Watch erakundeak Ipar Koreako espetxeratze prebentiboen egoera krudela eman du aditzera, «torturak eta biolazioak» ardatz dituena. Gobernuz Kanpoko Erakundeak plazaratu duen txostenak nabarmentzen duenez, Asiako herrialde honetako sistema penalak eta berme juridikoek dituzten gabeziak ikaragarriak dira.
Publicidad
Bertan irakurri daitekenez, Kim Jong-un agintari duen herrialde honetako prozesu penal gehienek kartzela zigor bat izaten dute ondorio nagusi. Azterketa hori sistemaren barruan dabiltzan langileei edota preso izandako 46 korearri eginiko elkarrizketetan oinarritu dira. Preso egondako horiek kontrabandoan ibiltzeagatik edota irlatik Txinara erbestera deportatu zituztenak dira.
Elkarrizketatuek HRW erakundeari ezagutzera eman diotenez, bertan espetxeratuta zeudenean ostikoak, ukabilkadak edota bestelako kolpeak jaso zituzten, bortxaketa horiek hainbat ordutan luzatu zitezkeela gaineratuz. Era berean, zenbait emakumek sexu erasoak sufritu zituztela hartzen du aintzat azterketak. Erasook espetxeko funtzionario ezberdinek nahiz zenbait poliziek burutu zituzten, biktimek defendatzeko eta erresistentziarako edonolako aukerarik izan gabe.
Halaber, salatu dute presoetako asko ziega txikietan pilatuta edukitzen dituztela, inongo higiene bermerik gabe. Gainera, neguan herrialdeak pairatzen dituen muturreko tenperaturen aurrean ez diete babesik eskaintzen. Horietako askotan 20 gradu zero azpitik izatera ailegatu daitezke, eta, presoek ez dute hotz ikaragarri horren aurkako baliabide ezta babesik ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.