Borrar
Abeslari Burusoila antzeslanaren irudi bat.
Ionesco lehendakari

Ionesco lehendakari

Adarraren puntan ·

Lunes, 26 de octubre 2020, 02:22

Ongi zegoen «absurdoaren antzerkiaren» kontu hura. Antzerki klasikora edo Televisión Españolak programatzen zuen 'Estudio Uno'ko antzezlanetara ohituta, gure institutuko zuzendari progre hark 'Abeslari burusoilaren' bertsio sutsu hura gure ekitaldi-aretora ekarri zuenean, gutariko askorentzat aurkikuntza itzela izan zen.

Izena erabat ahaztuta dudan Madrilgo komiko independente talde batek antzezten zuen, baliabide gutxiz baina gogo handiz oholtzaraturik. Hala ere, egun hartan batzuek deskubritu genuen antzerkia zerbait dibertigarria izan zitekeela, eta ez bakarrik «hezigarria». Argitu behar da, garai hartan, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, gelako batzuk antzerkigintza ikasten saiatzen ari ginela, Claudio Nadieren zuzendaritzapean. Bera Argentinako diktaduratik ihes egindako aktore eta aktibista aparta zen eta gurekin probetxuzko zerbait egiten saiatzen zen.

Ionesco eta Beckett nor ziren azaldu zigun, eta behin eta berriz esan zigun existentziaren beraren absurdoa erakusteko modu ludiko eta urratzailea zela antzerki mota hura. Sakonki ezagutu gabe, absurdoaren antzerki hura haluzinagarria iruditzen zitzaigun, bizigarria oso. Eguneroko bizitza gure patua sutan markatzen zuten ustezko ziurtasunez beterik zegoen: «Ikasten ez baduzu, ez zara ezer izango biharko egunean»; «gurasoak eta hezitzaileak errespetatu behar dira»; «mens sana in corpore sano»; «familia gizartearen bizkarrezurra da»; «soldaduskak gizon egingo zaitu». Baina garaiko ezkerreko gazte-erakundeetatik ere ziurtasunak zetozen, beste mota batekoak, ez beti leunagoak, artea eta ikuskizunak militanteak eta iraultzaileak izan behar ziren, dibertsioa inperialismoaren ikurra omen zen.

Beraz, absurdoaren antzerki hura -rock & rolla deskubritu baino lehen- baltsamo bat izan zen, ustezko logika zapaltzailearen erresumari trufa egiteko tresna ezin hobea. Pertsonaiek -horien artean abeslari burusoilik ez zegoen- lelo ergelak errepikatzen zituzten, zentzurik gabeko elkarrizketak nagusi ziren, guztiak ere serio-demonio esandakoak gainera. Zitala eta sublimea nahasten zen jai-giroan, Aliziaren herrialdean bezala. Antzezlanaren iseka gizarte-maila guztietara iristen zen. Eta gu, koskortu gabeko gaztetxo, aho bete hortz begira geunden, geletan ematen ez zigutena ikasten.

Absurdoaren antzerkia askotan datorkit burura egun hauetan, adibidez Montenegro jantokiko okupak difamazio-kanpaina baten biktima gisa beren burua aurkezten dutenean, lokalaren jabea «mehatxuak» egiteagatik salatuz. Ionescok berak ez luke asmatuko COVID-19ari buruzko prentsaurreko bat uniforme militarrez, eta ez bata zuriz, beterik. Absurdoa benetan, parlamentuak, zoritxarraren aurka bat egin beharrean, oilategi bortitz eta ulertezin bat eskaintzea, orduak eta orduak oraintxe bertan premiazkoak ez diren gaiekin elkarri mokoka. Antzerki hura burura datorkit, baita ere, ustezko adituek egun gutxiren buruan gauza bat eta kontrakoa esaten digutenean, inolako barkamenik eskatu gabe. Eta zer esan Josep Maria Mainatek sortu duen sainete aparta horretaz. Berak ezarri zuen telezabor horretako piztiek irentsiko al dute? Ez, absurdoaren antzerki hau ez da horren dibertigarria. Absurdoa arau bihurtzen denean, agian zentzutasunaren garaia heldu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ionesco lehendakari