Borrar
Gabonetako jertseak beti modan daude. E. C.
INTXAUR-SALTSA

INTXAUR-SALTSA

TXANI RODRIGUEZ

Viernes, 22 de noviembre 2019, 23:51

Zaharregia, txikiegia agian. Bai eta ezberdina ere. Uda heltzean, alboko herriek ez bezala, guk ez dugu jotzen –ez modu jendetsuan– geure herrialdearen hegoaldera: ez dira auto-pilaketak sortzen errepideetan Aramaio, Kexaa edo Eltziegora joateko. Cortázarren 'La autopista hacia el sur', 'La autopista hacia el norte' izango litzateke geure kasuan.

Udan Zarautz, Lekeitio, Biarritz edo Deba, esaterako, erakargarriagoak direlako guretzat beroa datorrenean. Ezberdinak, bai. Gure herrian ez dugu 'probintzia'rik: Vitoria-Gasteiz dugu autonomia erkidegoaren hiriburua; Donostia, hain ederra, turismoaren kapitala da; eta Bilbo dela unibertsoaren erdigunea, ez dugu orain eztabaidatuko. Hori dela-eta ez dugu 'probintzietako idazlerik'.

Laudion, Errenterian edo Algortan idazten duenak ez du hirietan bizi direnen axolagabetasuna jasango. Hortaz, ezin dugu 'probintzien' duintasun intelektuala aldarrikatu. Kohesionatuta gaude, nik uste. Horrek, halaber, ezberdin egiten gaitu. Zaharregia, txikiegia. Irlak ere baditugu, eta zeharo politak, baina diskoteka barik. Amnesia Izarok, Pachá Santa Klarak edo Bora Bora San Nikolasek ez dituzte oraindik ateak ireki.

Udan oso nabariak dira geure nortasun berezitasunak. Beste kontu bat da Gabonetan gertatzen dena: abenduan, merkataritza zentroen inguruan trafiko dezente dago, eta komertzial zentroen barruan eskaintza globalizatuta aurkitzen dugu. Azkenean, Gabonetako jertseak –elur-oreinak dituzten jertse horiek– eta Asian fabrikatu diren telefono mugikorrak erosiko ditugu.

Nork daki non harrapatuko gaituen Gabonetako espirituak, eta nork daki guk geuk jakingo dugun ala ez non ote gauden. Merkataritza zentroak berdin-berdinak dira Arteixon, Barbastron edo Portugaleten. Erraza da orientazioa galtzea: musika berbera, kartel berberak giro berbera. Papa Noeli eskatu geniezaioke plater bat intxaur-saltsa, baina alferrik izango litzateke.

Panettonek intxaur-saltsari probintziakoa balitz bezala begiratzen dio merkataritza zentroetan. Zaharregia, txikiegia agian. Horrela da; baina merkataritza zentroak berriak eta handiak ditugu, handiegiak ziur asko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo INTXAUR-SALTSA