Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Jueves, 28 de noviembre 2019, 22:15
Zerbait berritzailea eta inoiz ikusi gabea da Gorbeian datorren larunbaterako, azaroaren 30erako, prestatu dena: 'Gorbeia Instameet' Topaketa, hain zuzen. Lehenengo aldiz, euskal instagramer komunitate batek mendi eder honetako txokorik erakargarrienak ezagutuko ditu, eta aldi berean gainera, inguruko argazkirik onenak igoko ditu sare sozial honetara. Ekimenaren helburua, Gorbeia turismoaren ikuspegitik sustatzea izango litzateke.
Dinamika honetan parte hartu nahi dutenek, argazkigintza edota Instagram gustukoa dutenek alegia, Gorbeiak ezkutatzen dituen sekretu guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Baita hango natura, ondare historikoa, tradizioa eta gastronomia ere. Antolatzaileek aurreratu dutenez, topaketa honen funtsa Euskadiko toki hau modu dinamikoan eta dibertigarrian ikusaraztea izango litzateke, toki hau bultzatzen den bitartean.
Ekitaldiak Murgiako Eztiaren Museoan elkartuko ditu partaideak goizeko 9.00etan, eta ondoren bi taldetan banatuko dira. Talde bateko kideek gune ikusgarriak bisitatuko dituzte, haien artean adibidez, Goiuriko eta Corraladaseko ur-jauziak, besteak beste. Gorbeiako Parke Naturalean nagusi den natura basatiaren lekuko izango dira ere. Zereginez betetako goizeko jardunaldiaren ostean, parte hartzaileek Urrezko Santutegian dagoen jatetxean berreskuratuko dituzte indarrak, Elosuko Euskal Buztingintza tradizionalaren Museoan jardunaldiarekin jarraitzeko.
Beste taldeko kideek aldiz, Gorbeiako Parke Naturaleko formazio karstikoen adibide bikaina den Itzinako biotopoko txoko batzuk eta Belaustegiko ur-jauzia eta pagadia bisitatuko dituzte. Goizeko jardunaldiaren ondoren, bertako produkturik onenak dastatu ahal izango dituzte Orozkoko Museoan, horren ostean Arteako eta Zeanuriko udalerrietatik ibilbide arkitektonikoa eta naturazkoa egiteko.
Jardunaldiari amaiera emateko, talde biak Zeanuriko Sagarna Txokoan elkartuko dira, eta esperientziak partekatzeko eta bertako produktuak eta modu artisauan egindakoak dastatzeko aukera izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.