Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Tabernek berebiziko garrantzia izan dute beti inguruotakoen aisialdian. Sasoi batean, dena den, batetik bestera ziztu bizian joatea zen ohitura, txikiteoak berezkoa duen errondatxoa egitea. Lagunartean jarduteko modu jakin baten isla zen hori, ardoaren inguruan sozializatzekoa. Ez zen edonolako joera izan, zeharo errotu eta bertokoon ezaugarrien artekoa bihurtu zenez gero. Eta horren funtsa ez zen edaten zenaren kalitatea, hartzeko modua baizik. Giro eta garai mugatu batekoa zen hori, lanetik kanpokoak ia luxu zirenekoak, aisialdi kontzeptua bera erlijioak zipriztindutako lanaren etikaren arabera ulertzen zenekoa.
Bestelakoa da egungo errealitatea. Ezinbesteko betebeharrek libre utzitakoak aparteko balioa du, ez da lanaren osagarri soil, eduki anitzeko ardatza da. Hedonismorainokoa da tarte horietan bilatzen den plazerra, ongizatea. Kantitatea bainoago, kalitatea lehenesten da. Aspaldiko harekiko erritmo patxadatsuagoan ekiten zaio orain, aisialdia irentsi beharrean lasai dastatzeko.
Neurriren batean, tabernetako terrazen goraldiak laburbiltzen du hau guztia. Espazio publikoan norbera kokatzeko modu horrek. Ongizate mailaren adierazle ere izan daitezkeelako. Kontsumo-gizartearen heldutasun maila baten agerpide edo. Eserita aritze hori oinarrizkoenean asebetetakoaren metafora ere badelako, lehentasun zerrendaren proiekzio.
Eta hainbesterainokoa da horien kopurua han-hemenka arazo izaten hasi direla. Arartekoak Bilboko Plaza Barrikoen inguruan ohartarazi berri du, Udalari araudia zorrotz bete dezan galdeginda. Baina ez da horko kontua bakarrik. Hamaikatxo herritan beste horrenbeste kexu eragiten dituzte, tartean bezero eta aldi berean salatzaile direnenak.
Ostalariek, jakina, dagokiena muturreraino betetzen dutela diote, eta terraza jartzea zein garestia zaien erantsi. Udal asko, aldiz, horiei atxikitako zergak jasotzera mugatzen dira, aldi bereko arazoak ikustezin bailiran. Gaitz horrek luzerakoa ematen du, kroniko izaterainokoa. Interes eta eskubide ezberdinak bateratzea baino erosoagoa delako autogestioan sinestea, arloaren eta sasoiaren araberako irmotasunez jardutea. Terrazaz beteta dator etorkizuna. Horien kopuruaren araberakoa baldin bada, ezin oparoago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.