Zurekin
Lunes, 25 de marzo 2024, 19:17
Korrikaren 23. edizioak igandean bukatu zuen Baionan bere ibilbidea, 2.800 lekuko aldaketa, 4.900 eramaile eta hamaika egun zein hamar gau igaro ondoren. Eta, orain, antolatzaileek nabarmendu dute «inoizko erraldoi eta anbiziotsuena» izan dela, «herria harro egoteko modukoa», aurtengo leloak aldarrikatzen zuen moduan.
Publicidad
Ekimenaren ardradunek agerraldia egin dute astelehen honetan Baionako Askatasun plazan, 23. Korrikaren balorazioa egiteko, eta «itzela» izan dela azpimarratu dute. «Argi geratu da hemen badagoela komunitate oso bat, konplexurik gabekoa, ez duena onartzen kontingentzia planik euskararen normalizaziorako, baizik eta egiazko trantsizio bat nahi duena», adierazi dute.
Parte hartze masibo hori «herri gisa» egin dela aipatu dute, «denok batuta», eta genero, kolore eta sentsibilitate politiko anitz gerturatu direla «euskararen aldeko ekimen zirraragarrira, herri aldarri alai eta tinko honetara».
«Haietako batzuk euskaradunak dira dagoeneko; beste batzuk, euskaradunak ez izanagatik ere, badira euskararen munduaren zati. Ateak zabal-zabalik dituzte guztiok, barneratzeko bidea, libre. Euskararen herrian eroso bizi ahal izateko desioan, lekua dago edonorentzat», azaldu dute.
Edonola ere, «etorkizunerako asmoak gauzatzeko» denon laguntza behar dela ohartarazi dute, hau da, «instituzioena, kolektiboena eta norbanakoena». Ildo horretan, «harro» daudela ziurtatu dute, «baina ez konforme», euskararen ezagutzaren doakotasuna, unibertsaltasuna edo hizkuntza politika ausartak «jomuga» direlako oraindik.
Publicidad
«Asmatu beharko dugu, era berean, nola bideratu egunotan metatutako indarrak, aurrerantzean ere lanean jarraitzeko, elkarlanean. Euskararen normalizazioa ardatz, aurrerapausoak ematen segi dezagun», gaineratu dute.
AEK-k 23. Korrikaren inguruan ezarritako helburuei dagokienez, ziurtatu du horietako bat «nabarmen» bete dela, hau da, «euskararen aldeko kontzientzia astintzea eta herri gogoa hauspotzea».
Halaber, lasterketan bertan parte hartze masiboa igartzeaz gain, «etxetik ere inoizko Korrikarik ikusiena» izan dela nabarmendu dute, aurrekoaren marka oro hautsita, neurri handi batean sare eta hedabideen elkarlaneko lanari esker. Gainera, aurreikuspen ekonomikoak ere onak direla aipatu dute, oraindik goiz bada ere arlo horretako xedera iritsi den adierazteko.
Publicidad
Azkenik, AEKtik azpimarratu dute «biziki» poztu direla edizio honen omendua izan den Azterketak Euskaraz kolektiboaren aldarria zabaltzeagatik. «Bihotz-bihotzez, espero dugu Korrika honetan izan duen ikusgarritasuna akuilu bihurtuko dela haien helburuak lortzeari begira».
Bukatzeko, gogorarazi dute AEK-k antolatzen duela Korrika, baina bideratzaile besterik ez dela, atzean komunitate sendo bat dagoelako parte hartzeko prest. «Hori dela eta, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu era batera edo bestera auzolan erraldoi honetan esku hartu duten guztiei», esan dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.