Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Fotolia
Inoiz dastatu ez dituzun lau zopa arraro. Probatzera ausartuko al zinateke?

Inoiz dastatu ez dituzun lau zopa arraro. Probatzera ausartuko al zinateke?

Lurra, adar zatiak edo txoriaren listoa… Gure kulturan ezohikoak diren osagaiak daramatzaten bi plater dakarzkigu gaurkoan

Nahikari Cayado

Viernes, 25 de diciembre 2020, 23:48

Zaila da zopa bati ezetz esatea, batez ere neguko egun hotz batean. Baina adi, baliteke gaurkoan plater horri uko egitea, artikulu honetan zopa bitxienetako batzuk aurkeztuko baitizuegu. Gure kulturan ezohikoak diren osagaiekin egiten dira. Probatzera animatuko al zara?

Kiburu zoparekin hasiko gara, Chagga tribuak –Kilimanjaro mendiaren basean bizi dena- normalean jan ohi duena. Tribu horren elikadura lantzen duenaren araberakoa izan da, eta bereziki, kafea eta banana lantzen dituzte. Horrela beraz, Kiburu zopa platano gozoz, frijolez eta lurrez egina dago. Errezetan 'lurra' sartzen dugula irakurtzean huts egin ote dugun galdetuko diozu zure buruari, baina ez, egia da erabili egiten dutela. Osagai guztiak, adar zatiak izaten dituenak ere, nahasi egiten dituzte, euren ustez, zikinkeria omen da zopari zapore lehor eta gazia ematen diona.

Mexikora bidaiatuko dugu orain, Menudo izeneko zopa dastatzera. Horren osagai nagusia behi-urdaila da. Mexikon oso ezaguna den plater bat da, eta kasu berezietan egiten da. Halere, erresakak sendatzeko ospea ere badu. Behiaren urdailaz gain, tipulak, txilak, artoa eta oreganoa botatzen diote zopari. Bitxikeria moduan, bederatzi ordu inguru behar izaten dira haragia egiteko.

Herritarrek goxoa aurkitzen dutelako kontsumitzen dute, agian behi-urdaila gainerako osagaiekin sukaldatzen denean espero denaren oso bestelako emaitza lortzen duelako. Gainera, tripek oso ehundura samurra izatea lortzen dute, Mexikoko jatetxe gehienetan falta ez den platerra izatea eragiten dutenak.

Bestalde, oilasko barrabilen zopa aurkeztuko dizugu. Ohikoa ez den zopa bat da hori. Oilasko tradizionalarena bezala prestatzen da, salbuespen moduan azpimarratzekoa da sukaldatzen den haragi bakarra barrabilena dela. Salda eta barazkiekin egiten da. Batzuek genital horien zaporea behorrarekin alderatzen dute, zapore krematsu eta leunari dagokionez, baina saltxitxa baten antzeko azal finarekin, zopetan adituek direnek diotenez. Beste batzuek aldiz, arrautza egosiekin alderatzen dituzte.

Zopa bitxiekin amaitzeko, Txinara joango gara: Txori habiaren zopa txori listuarekin. Duela lau mende baino gehiagotik da ezaguna plater hori. Habiak listuarekin lotuta mantentzen direnez, gelatinoso bihurtzen dira urarekin. Listu gogortuak kaltzioa, magnesioa, burdina eta potasioa ditu. Ohiko medikuntza efektuak ditu, besteak beste, libidoa handitzea, immunologia-sistema hobetzea eta digestioari laguntzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Inoiz dastatu ez dituzun lau zopa arraro. Probatzera ausartuko al zinateke?