Borrar
Bekaren irudia. Euskadi.eus
Iñigo Muguruzaren omenezko 1. Paradisu Zinema musika bekaren deialdia, zabalik

Iñigo Muguruzaren omenezko 1. Paradisu Zinema musika bekaren deialdia, zabalik

Bekak 10.000 euroko balioa izango du, irabazleak disko bat grabatu eta argitara dezan. Ekainaren 30era arte aurkez daitezke proiektuak

Mikel Garcia

Viernes, 24 de marzo 2023, 22:02

Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak Paradisu Zinema 1. Musika Bekarako deialdia antolatu dute, Iñigo Muguruza musikaria gogoan izanda, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko. Lanak aurkezteko epea asteazken honetan hasi da eta bekak 10.000 euroko balioa izango du, irabazleak disko bat grabatu eta argitara dezan.

Ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso ez dutenak izan beharko dute.

Parte hartzaile bakoitzak egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 1-3 orri bitartekoa, egin beharko du. Bertan, nahi duen proiektuaren aurkezpena egitea ezinbestekoa izango da, lanaren lagin batekin, eta gutxienez kantu bi grabatu beharko dira horretarako. Horrez gain, egilearen izen abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua eskatu dute antolatzaileek.

Proiektuak bidaltzeko epea ekainaren 30an bukatuko da. Hauek paradisuzinemabeka@elkar.eus helbide elektronikora edo Elkar Musika, Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa, helbide arruntera bidali beharko dira.

Elkar argitaletxeko, EHZ festibaleko eta Antxeta irratiko kideek osatutako epaimahaiak aztertuko ditu proiektu guztiak, eta beraiek erabakiko dute irabazlea. Joana Barbier (EHZ festibala), Andres Camio (Elkar Musika) eta Maia Muruaga (Antxeta irratia) izango dira epaimahaikideak.

Bekak 10.000 euroko balioa izango du eta era honetara bideratuko da dirua: erdia Elkar estudioko orduetan emango den grabaketa eta edizio lanetarako, eta beste erdia argitalpen kostuak eta sustapena bideratzeko. Gainera, 2024ko EHZ festibalean jotzeko aukera eskainiko zaio irabazleari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Iñigo Muguruzaren omenezko 1. Paradisu Zinema musika bekaren deialdia, zabalik