Borrar
Bilera astearte honetan Vilniusen, Lituanian, egiten ari den NATOren goi-bileran. Efe
Zer jasoko ote du
Bete-betean

Zer jasoko ote du

Vilniusen NATOren bilera garrantzitsu bat ari da ospatzen. Garrantzi berritua hartu du aliantza horrek, eta gauza harrigarriak ari dira gertatzen

Miércoles, 12 de julio 2023, 15:41

Astearte eta asteazken honetan, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (NATO ingelesez, OTAN gaztelaniaz) bilera inportante bat egiten ari da Lituaniako hiriburuan. 1990ean berreskuratu zuen herrialde horrek independentzia (Estonia eta Letonia beste estatu baltikoekin batera), 50 urte lehenago Sobietar Batasunak inbaditu eta bereganatu ondoren. Vilniusen erakunde hori osatzen duten 31 estatuetako buruzagiak bildu dira. Europar Batasuneko herrialde gehien-gehienak dira NATOko kide. Ukrainako gerra hasi zenean Finlandia eta Suediak elkarte horretan parte hartzea eskatu zuten. Guztien adostasuna behar da horretarako. NATOko partaide den Turkiak ezetz esan zuen hasiera batean, baina Finlandiari betoa altxatu zion; ez, ordea, Suediari. Herrialde horrek Turkiako kurdu errefuxiatuekin duen politika aldatzea exijitzen zuen Erdogan turkiar presidenteak. Badirudi suediar gobernu kontserbadore berria exijentzia hori aztertzeko prest dagoela. Dena den, Erdoganek ezusteko eskaera bat jarri zuen duela egun gutxi mahai gainean Suediari baiezkoa ematea baldintzatuz: Turkia EBn sartzea. Itxarote-zerrendan darama urte asko. Denek dakite ez dela segur aski inoiz sartuko, baina inork ez du argi hitz egin nahi.

Macronen ekimenez, plataforma berri bat sortu zen 2022an: Europar Erkidego Politikoa. Oraingoz izaera politiko soila du, eta horren kide EBko 27 estatuak gehi Europako (Errusia eta Bielorrusia izan ezik) eta Kaukasoko beste 20 estatu dira. Bi bilera baino ez ditu egin, baina nago indarra hartuko duela etorkizunean, oso inprobablea delako EB handitzea. Turkiari, alabaina, ez zaio gustatzen plataforma politiko hori, EBren barruan egon nahiko lukeelako.

Harrigarria izan bazen Erdoganen azken baldintza Suedia NATOn amititzeko, harrigarriagoa izan da eskaera hori bat-batean bertan behera uztea, eta Suediari betoa altxatzea. Zer eskaini ote diote Erdogani? Eta nork? Aldi berean, buruzagi turkiarra Zelensky ukrainarrarekin bildu zen pasa den asteburuan, eta ezusteko bi opari egin zizkion horri: NATOn sartzeko apoioa ematea, eta Errusiak atxilotu eta Turkiara bidali zituen bost militar aske uztea. Errusiako agintariak sutu egin dira azken erabaki horrengatik, baina jakin beharko lukete Erdoganen nazioarteko politikak gorabehera handiak izaten dituela.

Ukraina ez da NATOn sartuko oraingoz, baina nolabaiteko lotura sortuko da bien artean. Bestetik, defentsarako aurrekontuak eta gastuak asko ari dira hazten. Alemaniak igoera handia egingo du datorren urtean. Garai ilun baten atarian gaude Europan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zer jasoko ote du