Borrar
Txina eta EB
Bete-betean

Txina eta EB

Miércoles, 12 de abril 2023, 13:01

Macron presidente frantziarra eta Europar Batzordeko burua den Ursula von der Leyen Txinan izan ziren joan den astean. Bi ziren bidaiaren helburuak: Txinaren eta Frantzia eta EBren arteko harremanei buruz hitz egitea, eta Xi Jinping presidente txinarrari eskatzea Ukrainako gerra akabatzeko ahaleginak egin ditzala. Bidaiak ez du emaitza nabarmenik lortu. Nekez lor zitzakeen. Lehenik, bidaia gaizki planteatuta zegoelako. Macronek antolatu zuen, eta Von der Leyen hari batu zitzaion elkarrekin joateko. Txinarentzat Frantzia zen bidaia horretako interlokutore nagusia.

Von der Leyen eta Macronek harreman estua dute. Esan daiteke alemana Batzordeko presidentea dela hari esker, neurri handi batean, nahiz eta familia politiko desberdinekoak izan (eskuinekoa lehena, zentrokoa bigarrena). Kontserbadore gehienek beste hautagai bat zuten Batzordeko buru izateko: Manfred Weber, hau ere alemana, bavariarra zehazkiago, hura baino eskuindarragoa. Macronek Angela Merkelekin paktatu zuen frantsesez oso ondo hitz egiten duen Von der Leyen aukeratzeko.

Oker egin du, nire ustez, Batzordeko buruak bidaiara Macronen laguntzaile gisa joaten. EBk Txinarekin harreman zuzena izateko, bere bidaia propioa antolatu beharko luke, eta Von der Leyenekin batera Europar Kontseiluko presidentea den Charles Michelekin joan. Esango nuke Jinpingek ez duela serio hartu EBren ordezkaritza aipatzen ari garen bisitan. Eta Macron…Frantzia oso txikia da Txinarentzat, nahiz eta hark handikeria izugarria duen. Xi Jinpingek ez dio presiorik egingo Putini gerra amaitzeko. Harreman politiko eta ekonomiko oso onak dituzte, eta Txinak ez du hautsiko Ukrainako gerrarekin duen kontraesan nagusi hau: lurralde-integritatea defendatzen du (Taiwan berreskuratu nahi izateko, bereziki), eta ondorioz Errusiari Ukrainatik erretiratzea eta Krimea itzultzea eskatu beharko lioke, baina Errusia bere orbitan dauka orain eta ez zaio komeni Putinen gerra gaitzestea.

Txinari interesatzen zaio EBrekin harreman ekonomiko-komertzial sendoak mantentzea. EBko estatuek Txinari ia 500.000 milioiko inportazioak egiten dizkiote urtero, eta esportazioen zenbatekoa, berriz, ia erdia da. Txinak ez luke nahi EB AEBrekiko mendekotasun ekonomiko eta militarrean erortzea, eta helburu horren arabera jokatuko du, baina bere interes geoestrategikoak arriskuan jarri gabe. Ikusten ari da ordena mundiala aldatzen ari dela (Saudi Arabia Txinara hurbiltzen ari da, adibidez), eta gerra hotzaren osteko AEBren nagusitasunari amaiera eman nahi dio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txina eta EB