Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Adobestock
Tomateak aitzakia gisa
Bete-Betean

Tomateak aitzakia gisa

Iskanbila ugari egon da Frantzian, eta EBko beste estatu batzuetan ere bai, nekazaritza-mundua aztoratuta baitabil azken urteetan.

Miércoles, 7 de febrero 2024, 13:05

Eztabaida antzua piztu du Frantziako Ségolène Royal ministro ohiak Espainiatik esportatzen diren tomateen kontura. Ezin direla jan esan zuen hasiera batean, tomatearen zaporea galdu omen dutelako. Sánchez Espainiako presidenteak tomate horiek probatzera gonbidatu zuen, ezin hobeak direla esanez, eta Royalek erantzun zion tomateak ekoizteko arauak (ingurumenari eta baldintza sanitarioei dagozkienak) ez direla berdinak estatu bietan. Ezin dira oso desberdinak izan, arau nagusienak Europar Batzordeak ezartzen baititu. Royalen adierazpenen testuingurua, nolanahi ere, Frantziako laborariek eta abeltzainek egindako protesta gogorrak izan dira. Ekonomiaren lehen sektorean dihardutenek baldintza gero eta zailagoetan lan egin behar dutela salatzen ari dira Europar Batasuneko hainbat herrialdetan. Batzuek diote konpetentzia desleiala dagoela EBtik kanpo dauden estatuetatik datozen produktuekin (Ukrainatik edo Marokotik), beste batzuek eransten dute lehen aipaturiko arauak zorrotzegiak direla, eta beste arrazoi batzuk ere aipa daitezke.

Ukaezina da alde handia dagoela bertako baratza batean lantzen den tomatearen eta produzkio industrialaren emaitza denaren artean. Baina hura garestiagoa da eta produktu merkeenaren bila gabiltza etengabe. Kapitalismoaren eboluzioak deabruaren tranpa batera eraman gaitu. Batetik, pilo bat kontsumitzen dugu eta aukera merkeak ( 'txolloak' badira, hobe) ditugu gogoko, arropa erosteko orduan adibidez. Bestetik, nazioarteko komertzioa izugarri hazi da, globalizazio ero baten testuinguruan, eta horrek etekin ekonomikoa lortzeko ate berriak zabaldu ditu. Zenbait enpresari frantses eta espainiarrek inbertsio handiak egin dituzte Marokon eta, Almeriako eredua erabiliz, berotegi asko eraiki dituzte. Soldatak baxuak dira han, eta hori produkzio industrialarekin eta arauak malguagoak izatearekin uztartzen badugu, emaitza nekazaritza-produktuak merkeago izatea da, nahiz eta garraio-kostuak dituzten horiek. Baina urruti dauden herrialde 'aberatsetatik' ere etortzen dira bertakoak baino merkeagoak diren produktuak: ikusi izan ditut Zeelanda Berritik datozen kiwiak bertan egindakoak baino merkeago.

EBk badu nekazaritza-politika sendo bat, diru dezente irensten duena, baina zaharkituta geratu da. Beldurra diote hori sakonean aldatu eta eguneratzeari. Baina egin beharra dago, zenbait interes kontrajarriengatik zaila bada ere, elikadura-subiranotasuna eta ekonomiaren lehenengo sektorea babestu nahi baditugu, bai eta gure osasuna eta ingurumena ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Tomateak aitzakia gisa