Borrar
Talentua
Bete-Betean

Talentua

Immigrazioa ez dago lotuta soilik soldata oso baxuko lanpostuekin. Kualifikazio profesional handiko etorkinak behar dira

Miércoles, 10 de abril 2024, 14:00

Txipak iraultza industrial berri bat ekarri du berarekin, eta ekoizpen ekonomiko aurreratuaren derrigorrezko elementu bilakatu da. Tamaina oso txikiko pieza hauek egunero erabiltzen ditugun gailuek, telefono mugikorrek edo ordenagailuek, behar dituzte funtzionatzeko, baina gero eta makina gehiagok (eta kotxeek) ere bai. Covidaren pandemian agerian geratu ... zen Europak txip gutxi produzitzen zituela. EBko txip ekoizle handiena Herbehereetan (arruntki Holanda deitzen dugunean) dago: ASML enpresa da. Estatu horretan hauteskundeak izan ziren duela hilabete batzuk, eta koalizio-gobernu berria osatzeko negoziaketetan ari dira. Immigrazioa izan zen hauteskunde-kanpainan gai garrantzitsuenetakoa. Urteak daramatzate hango eskuin muturreko alderdiek immigrazioaren aurkako mezuak zabaltzen. Horien gero eta indar handiagoa dela-eta, gobernu berria osatzeko elkarrizketen gai izarra bihurtu da, eta gobernua osatuko luketen partiduen neurri posible batzuk plazaratu dira. Ezusteko arazo bat sortu da. Lehen aipatutako enpresak etorkinak behar ditu, batez ere kualifikazio tekniko handiko profesionalak, produzkzioa garantizatzeko. Beren enplegatuen (20.000 baino gehiago) %40 etorkinak dira. Immigrazioari muga zorrotzak jartzen bazaizkio enpresaren bozeramaileek esan dute beste herrialde batera eraman beharko luketela enpresa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Talentua