El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Alderdi Kontserbadore britainiarraren barruan borroka latza sortu da. Herrialde horretako bi partidu nagusiek barne liskar potoloak izaten dituzte. Han, diputatuek indar handia dute alderdi barruan, hauteskunde sistema maioritarioa izanik, beren zirkunskripzioko hautesleei lotuta daudelako. Anbizio pertsonalek eta arrazoi politiko-ideologikoek sortzen dituzte arazoak.

Publicidad

Alderdi Laboristaren burua den Starmerrek zentrora eraman du partidua, eta aurreko liderra, Corbyn, programa oso ezkertiarra defendatzen zuena, zokoratu egin du. Alderdi Kontserbadoreko diputatuek dimitiarazi egin zioten Boris Johnsoni lehen ministro kargutik, eta horren ordez ekonomia ministroa zen Rishi Sunak aukeratu zuten. Johnsonek oso gaizki hartu zuen erabakia, eta maniobratzen aritu da geroztik. Orain diputatu kargua utzi du, salaketa gogorrak eginez pandemia garaian egindako festa ilegal batzuen kontura Parlamentuari gezurra esan ote zion ikertzen ari den batzorde parlamentario baten aurka. Oso alderdikide gutxik egin du berarekin bat. Dena den, Sunak ezin daiteke lasai egon, bere gobernuko barne-ministroa den Suella Bravermanek bere postua nahi duelako, eskuineko politika erradikalagoa egiteko. Immigrazioaren kontuan jarrera oso gogorrak ari da erakusten eta defendatzen, nahiz eta bere gurasoak etorkinak diren (aita Kenian jaioa eta ama Maurizio uharteetan). Eztabaida sutsua eta kontraesankorra ari da izaten Britainia Handian. Immigrazioaren aurkako ideiak gero eta zabalduago daude, Europako herrialde gehienetan bezala, baina aldi berean lan-merkatuak kualifikazio eta soldata baxuko lanpostuak betetzeko langileak behar ditu.

Fenomeno deigarria da etorkinak gaitzesten dituzten etorkinen ondorengoen jarrera. Bravermanena ez da kasu isolatua. AEBn gertatzen ari da etorkin latino batzuek immigrazio ilegala arbuiatzea, edo inkluso jarrera arrazistak izatea gutxiesten dituzten beste etorkin latinoekiko, edo beltzekiko. Eta ez gara Floridan bizi diren venezuelar edo perutar aberatsez ari, etorkin pobreez baizik. Behartsuak behartsuen aurka…

Bravermanen ideien beste zutabe nagusi bat «balio kristau tradizionalak» deitzen duena babestea da. Beste hitzetan esanda: emakumeen eta pertsona homosexual eta transexualen eskubideak murriztea edo ezabatzea. Hona beste paradoxa bat: emakume bat izatea ideia horiek aldarrikatzen dituena. Ez da bakarra. Eskuineko alderdi europar asko muturrerantz ari dira joaten, gezurra, demagogia eta manipulazioa erabiliz. Berlusconi hil berria izan zen aitzindaria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad