

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Musika konposizio jakin bati deitzen zaio polonesa. Chopinek egindakoak oso ezagunak dira. Bere jaioterrian, Polonian, sortu zen konposizio hori XVI. mendean. Chopinek baino lehenago beste zenbait konpositorek idatzi zituzten polonesak. 1794an sortu zuen, adibidez, Michal Kleofas Oginskik «Adio Aberriari», barne gatazka handi baten ondorioz Polonia utzi behar izan zuenean. Frantzian bizitu zen, gero Errusiako senatore izan zen, eta Italian hil zen. Oginskik ondo islatzen du Poloniaren historia konbultsoa. Polonesak sortu ziren mendean entitate politiko europar handiena zen Mankomunitate Poloniar-Lituaniarra. Gero izaera politikoa galdu zuen Poloniak, 1918an independentzia lortu arte. Baina bere mugak oso aldakorrak izan dira, eta liskar potoloak izan ditu, batez ere Alemania eta Errusiarekin, zeintzuek Polonia bien artean banatu nahi izan zuten 1939an. Horren guztiaren ondorioa izan daiteke poloniar askok duten identitate sakona, neurri handi batean katolizismo oso kontserbadore bati uztartua.
Hauteskundeak ospatu ziren joan den igandean Polonian. Agintean dagoen PiS eskuin muturreko alderdia izan da boto gehien jaso dituena. Europar Batzordearekin eta Kontseiluarekin talka handiak izan ditu poloniar gobernuak, botere judizialaren independentzia asko murriztu, eta giza eskubideen babesa (batez ere emakume eta pertsona homosexual eta transexualena) larriki mugatu duelako. Dena den, oposizioko hiru talderen emaitzek gehiengo absolutua lortu dute Parlamentuan, eta horrenbestez Donald Tusk zentro-eskuineko politikaria izan daiteke lehen ministro, bera buru duen Koalizio Zibikoaren gehi zentroko Hirugarren Bidearen eta Ezker Berriaren apoioekin. Maciej Kisilowski irakasleak ohartarazi du PiSek oztopo handiak jar ditzakeela gobernu-aldaketa gauzatzeko. Trumpismoa asko zabaldu da, eta ultraeskuineko mugimendu antidemokratiko edo iliberalek gero eta indar handiagoa dute herrialde askotan. Halere, EBn egoteak jarduera antidemokratikoak ekidingo lituzke.
Poloniak posizio berezi bezain garrantzitsua du EBren barruan. Bostgarren herrialdea da populazioaren zerrendan, eta seigarrena ekonomia-ekoizpenean. Halaber, Ukrainarekin muga zabala du. PiSek AEBko ultrakontserbadoreak oso gogoko ditu eta ez du Europa batu bat nahi. Tusk, berriz, europeista da. Bidegurutze handia Poloniak duena. Bere gizartea oso zatituta dago, leku askotan bezala. Bizikidetzaren zutabeak indartze aldera onuragarria litzateke, ez Polonian bakarrik, polonesen musika giroan buruak eta bihotzak baretzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Favoritos de los suscriptores
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Noticias recomendadas
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.