Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Esan daiteke industria dela ekonomiaren sektore inportanteena. Ez enplegatu kopuru handiena duelako, ezta barne-produktu gordinean duen pisuagatik, baizik eta gehien esportatzen duen sektorea delako, eta horren ondorioz kanpoko dirua txertatzen dio makro- eta mikroekonomiari. Lau sektore bereizten dira ekonomian. Espainian, nekazaritzak (abeltzaintza eta arrantza barne) enpleguaren %3,6 dauka (Euskadin ez da 1era iristen), eta BPGn %3 baino pisu txikiagoa du. Eraikuntzak enpleguaren %6,5 hartzen du, eta ez da 6ra iristen BPGri dagokionez. Zerbitzuek (osasunari eta hezkuntzari buruzkoak, garraioak, finantzak eta abar) enpleguaren %77 hartzen dute, eta ekoizpen ekonomikoaren %75 sortzen. Industriak, berriz, enplegatuen %13ko kopurua du. Euskadiko lurraldeek dituzte zifrarik altuenetakoak INEren datuen arabera: Arabak %27,1 eta Gipuzkoak %24,1, baina Bizkaiak %16,6. Nafarroak %24,7 du. Madrilek, gutxi: %8,9. Sektore industrialak (energia-ekoizpena barne) pisua eta tamaina galdu du Espainian azken hamarkadetan: 1980an BPGren %25koa zen, eta gaur egun %16a baino gutxiago.
Industriak beherakada Europa osoan izan du, globalizazioak eragindako enpresa-deslokalizazioengatik, alegia ekoizpen industrialaren parte handi bat soldata baxuagoak eta enpresa-etekin handiagoak lor zitezkeen herrialdeetara joan da. Europar Batasunaren gabeziak agerian geratu ziren pandemia garaian. Tamalez, EB ez da bizkortu kontu horretan. Alemanian alarma guztiak piztu dira. Ekoizpen industriala jaisten ari da, eta kanpotik datorren inbertsioa ere bai. Energiaren kostuak igo egin dira, gehien bat Errusiari prezio onean erosten zion gas-hornidura bukatu egin delako. Ez da hori arrazoi bakarra. Estatu Batuek dirulaguntza plan oso potentea jarri dute martxan, nagusiki energia garbiaren produkzioa sustatzeko xedez. Energia berritzaile, automobilgintza eta siderurgiaren alorretan lan egiten duten zenbait enpresa (adibidez, Iberdrola, Repsol, Tubacex edo Gestamp) AEBn inbertsioak egiteko proiektuak ari dira lantzen. Kontuan izan behar dugu, gainera, Europako sektore industrial handiena (Euskadin ere bai) automobilgintza eta ibilgailuentzako osagaiak egitea dela, eta sektore horrek aldaketa handiak izango dituela datozen urteetan karbono dioxidoaren isurketak ezabatzeko. AEBren konpetentzia gutxi balitz, hor dago Txinarena ere, auto elektrikoaren alorrean antza aurrerapen handiak egin dituelarik. Politika industriala eta horretarako behar diren laguntza publikoak premia handiko kontuak dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.