El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Irabazlea Pita Limjaroenrat gaztea (42 urte) buru duen alderdia izan da, programa erreformista erradikal batekin. Efe

Pita Limjaroenrat

Gero eta garrantzi handiagoa izango duen asiar hego-ekialdean dagoen Thailandian hauteskundeak izan dira, ustekabeko emaitzekin

Viernes, 19 de mayo 2023, 20:22

Joan den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian. Izango dugu hizpide zutabe honetan herrialde hori, baina gaurkoan igandean ere bozketak egin zituen Thailandiaz jardungo dugu. Ikuspuntu eurozentrista duen azterketa politikoaren eremutik kanpo geratzen bada ere, inportantzia geopolitiko eta ekonomiko handi samarra duela esango nuke. Ekialde Urrunaz ari garenean Txina eta Japonia aipatzen dira maiz. Indo-Pazifikoa kontzeptua ari da gero eta gehiago erabitzen nazioarteari buruzko analisietan, sortzen ari den mundu berriaren gune nagusia izango baita. Testuinguru horretan, maila ertaineko potentziek protagonismo handiagoa izango dute, seguruenik, etorkizunean. Indonesia, Filipinak, Hego Korea, Vietnam edo Thailandia mundu ordena berrian estatu garrantzitsuak izan daitezke.

Publicidad

Thailandian militarrek indar eta eragin handia dute, bere mugakide den Myanmarren gertatzen den bezala. Estatuburua errege bat da monarkia parlamentario baten barruan. 2006an militarrek Estatu-kolpea eman zutenetik (2014an beste bat), gorabehera handiak eta liskarrak egon dira, herritarrentzat ondorio oso kaltegarriekin. Oraingo lehen ministroa Prayut Chan-o-Cha militar ohia da.

Hauteskundeek irauli egin dute parlamentua. Gobernuburuaren alderdiak botoen %9 bakarrik lortu du. Irabazlea Pita Limjaroenrat gaztea (42 urte) buru duen alderdia izan da, programa erreformista erradikal batekin. Bigarren postuan geratu den alderdiko liderrak, aurrekoa bezala militarrekiko kritikoa, esan du harekin eta beste partidu txiki batzuekin bat egiteko prest dagoela Limjaroenrat presidente izan dadin. Hori, dena den, ez da erraza izango zeren eta oposizioak parlamentuaren ganbera nagusian gehiengo oso handia badu ere, militarrek kontrolatzen duten Senatuak ere esku hartzen baitu gobernuburua aukeratzeko.

Gobernu berriak erronka handi bat izango du: nola mantendu oreka Txina eta Estatu Batuen arteko norgehiagokan. Gerra hotzaren garaian, Thailandiako agintariek harreman estua izan zuten AEBrekin. Gaur egun, Txinaren botereari aurre egiten dion ASEAN elkartean dago, Asiako hego-ekialdeko beste bederatzi estaturekin batera, eta elkarte horrek hartu-eman ona du AEBrekin. Aldi berean, halere, Thailandiak Txinarekin harreman ekonomiko gero eta handiagoa du. Erraldoi asiarrarekin duen defizit komertziala hazten ari da urtetik urtera, eta 30.000 milioi dolarretik gorakoa da. Bangkok Asiako hiriburu liruragarrienetakoa da. Jakituria budista handia beharko dute thailandiar agintari berriek bere distira babesteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad