Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Errefuxiatu afganiar bat lurrean zain dago, bera eta beste batzuk Pakistandik ateratzen diren bitartean. Efe
Patu krudela
Bete-betean

Patu krudela

Errefuxiatu gisa beren lurralde eta herriak uzten dituztenei babesa eman behar zaie. Afganistanera itzularaztea ez da legezko

Miércoles, 8 de noviembre 2023, 09:39

Batzuetan destinoa, patua, krudela izan ohi da, eta harrapatu egiten gaitu, ezinbestean, ezin dugularik harengandik ihes egin. Pakistanen milioi eta zazpiehun mila errefuxiatu afganiar daude. Europarrok uste dugu Asia eta Afrikako etorkin eta errefuxiatu gehienek hona etorri nahi dutela, eta hori ez da horrela. Patu txarra izan du Afganistanek historian zehar. Modernitateak eta tradizionalismoak gogor egin dute talka bere barruan, eta 14 talde etnikoen edo tribuen interesak kontrajarri egin dira batzuetan. Bestetik, herrialde horren norabidean kanpoko potentziek esku hartu dute: Britainia Handiak, Sobietar Batasunak eta Estatu Batuek. Pakistanek ere bai. Estatu horretako militar eta zerbitzu sekretu ahaltsuek elikatu eta armatu omen zituzten talibanak. Gerra zibil baten ondoren, eta AEBko eta beste herrialde batzuetako militarrak eta Nazio Batuen langileak bota ondoren, diktadura zorrotza ezarri zuten talibanek, islamaren interpretazio muturrekoenean oinarrituz. Ehundaka mila afganiarrek alde egin dute momentu desberdinetan bere herritik. EBk beste nazionalitate batzuetako errefuxiatuei baino traba handiagoak jarri dizkiete haiei.

Pakistaneko gobernuak erabaki du afganiar errefuxiatuak beren jaioterrira itzularaztea. Erabakia bereziki larria da emakumeentzat, Afganistanen ezin baitute unibertsitatera joan eta gizonaren menpe egon behar dute erabat, eta, gainera, aurpegia eta gorputza estaltzen dieten burka jantzi behar dute kalean. Halaber, Afganistanen egoera sozioekonomikoa oso txarra da, eta ospitaleek baliabide gutxi dituzte. Azken hori agerian geratu da duela gutxi Herat inguruko erregioak jasan zuen lurrikara izugarriaren ondorioz (2.500 bat lagun hil ziren, eta milaka zaurituak gertatu ziren). Errefuxiatu izatea gogorra bada, are gogorragoa izango da Afganistanera itzultzea.

Ez da erraza errefuxiatuei, oro har, beren duintasuna eta giza eskubideak babesteak eskatzen dituen neurriak gauzatzea, baina nazioarteko legeriak eta jarrera humanitarioak zenbait betekizun ditu haiekiko. EBko estatu batzuk gogortzen ari dira etorkinei eta errefuxiatuei buruzko politikak. Azkena zentro-ezkerreko Alemaniako gobernua. Herbehereetan hamabost egun barru izango diren hauteskundeetan errefuxiatu kurdu batzuen alaba izan daiteke garailea, harrigarriki immigrazioari buruzko diskurtso gogor batekin. Sexua, generoa, orientazio sexuala, ideologia, etnia edo beste zirkunstantzia pertsonal bategatik erasotuak direnei, edo gerratik ihesi doazenei ezin zaie bizkarra eman.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Patu krudela