Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Fotolia
Palestinarrak, abandonatuta
Bete-betean

Palestinarrak, abandonatuta

Oso gutxi hitz egiten da Israel-Palestina auziaz, indarkeriak, errepresioak eta estremismoak gora egiten duten bitartean

Miércoles, 19 de julio 2023, 13:12

Amin Maalouf intelektual libanoar-frantsesaren ustez musulman askoren erradikalizazioa Israel estatua sortzeak eta horren ostean egon ziren gerrek eragin zuten. Denbora eta gertakari asko pasatu dira orduz geroztik, eta egoerak okerrera egin du azken hamarkadetan. Nazio Batuek Palestinan bi estatu eratzea ebatzi zuten, baina hori eragotzi egin du Israelgo gobernuak behin eta berriro. Agintaritza Nazional Palestinarra eratu zen 1994an, entitate horrek, erkidego autonomoen antzera, zenbait eskumen dituelarik Zisjordania eta Gaza lurraldeetan. Alabaina, israeldar kolonoek gero eta lur-eremu gehiago okupatu dituzte Zisjordanian, kokalekuak eraikiz gobernuaren onespenarekin. Gaza ghetto ikaragarri batean bihurtu da. Bestetik, erabateko zatiketa dago palestinarren artean: Zisjordarnian Al Fathak (OLP zaharraren bizkarrezurrak) du gobernu autonomikoaren ardura, eta Hamas islamista erradikalek dute agintea Gazan. Hamas isolaturik dago eta Egiptoko El Sisi presidentea haien aurka dago, baina indar horrek eta beste talde estremista batzuek palestinar gazte askoren apoioa dute. Oro har, gobernu arabiarrek ez diete palestinarrei babes politikorik ematen. Are gehiago, zenbaitek harreman ona du Israelekin. Marokoko gobernuak, bereziki; adibide gisa Pegasus espioitza kasua dela-eta, estatu bien arteko kolaborazio iluna aipa daiteke. Halaber, Emirato Arabiarrek eta saudiarabiarrek harremanak dituzte lehen etsaitzat zuten Israelekin.

Gaza bonbardatu egiten du aldiro Israelek, handik egindako lehergailu jaurtiketei erantzuna emateko argudioarekin. Duela gutxi, Zisjordaniako Jeninen dagoen palestinar errefuxiatuen kanpamentuan sartu ziren israeldar soldaduak, talde armatuen aurkako operazio bat zela esanez. Hamabi palestinar hil zituzten. Israelen ekintza guztietan populazio zibilak, emakumeek eta adingabeek batez ere, kalte oso larriak pairatzen dituzte. Ondorioz, etsipena areagotu egin da palestinarrengan, eta aldi berean talde estremisten eragina handitu.

Israelgo gizartea, bestetik, asko erradikalizatu da. Eskuin oso muturreko gobernu bat dago agintean, eta oposizioko alderdiak ez daude bi estatuen soluzioaren alde. Israeldar gobernuaren ekintzen aurkako protestak egoten dira, Tel Aviven batez ere, baina minoritarioak dira.

Testuinguru horretan, palestinarrek zapalduta eta errepresioaren pean jarraituko dute. Abandonaturik eta bakarrik, itxaropenik eta soluziorik gabe. AEBk eta EBk ez diote presio seriorik egiten Israeli. Horrek guztiak gorrotoa eta estremismoa indartuko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Palestinarrak, abandonatuta