Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Inperio britainiarraren barruan zegoenean hasi ziren Pakistanen kriketera jokatzen. Kirol ospetsua bihurtu da. Imran Khan lehen ministroa izan zen herrialde hartan. Alderdi politiko tradizionaletatik at hasi zen politikagintzan. Kriketeko jokalari ospetsua izateaz baliatu zen ibilbide politikoa egiteko. Gutxi iraun zuen, halere, aipatu ardura politikoan. Zentsura-mozio batek kendu zuen postutik, eta harrez geroztik gauza asko gertatu zaizkio: inhabilitatu egin zuten kargu publikoak okupatzeko, erail egin nahi izan zuten mitin batean, eta ustelkeria-akusazio bategatik egindako epaiketa baten ondorioz espetxeratu egin zuten. Kartzelan dago oraindik, baina bere populartasuna oso handia da oraindik, eta egin berri diren hauteskundeetan bere alderdia izan da irabazlea.
Historia gatazkatsua izan du Pakistanek estatu independente bilakatu zenetik. Indiarekin liskar potoloak ditu, eta bere barnean gertakari traumatiko dezente izan ditu. Zulfikar Ali Bhuttoren gobernua estatu-kolpe batek suntsiarazi zuen, eta hura urkatu egin zuten. Bere alaba zen Benazirrek hartu zuen PPP zentro-ezkerreko partiduaren gidaritza; lehen ministro izatera iritsi zen. Asasinatu egin zuten irabazteko aukera handiak zituen hauteskunde batzuk baino lehentxoago. Armadak asko agintzen du Pakistanen, eta zenbait jeneral agintean egon da, estatu-kolpeen edo hauteskundeen ondorioz. Hango zerbitzu sekretuek ere indar handia omen dute. Aditu batzuen ustez, beraiek izan ziren Afganistaneko talibanak armatu zituztenak. Munduko populazioaren taulan bostgarren postuan dago. Arma nuklearrak ditu. Horregatik eta interes ekonomiko eta geoestrategikoengatik hartu-eman esanguratsuak ditu Estatu Batuekin baina Txinarekin eta Errusiarekin ere. Baita Saudi Arabiarekin, biak herrialde musulman sunita ahaltsuak.
Zaila da jakitea zein norabide hartuko duen Pakistanek. Aukeratu den parlamentua nahiko atomizatuta dago. Esan bezala, Imran Khanen aldekoak dira lehenengo indarra, baina gehiengo absolututik urruti. Bigarren alderdia zenbait bider gobernuburu izan den Nawaz Sharif buru duen Liga Musulmana da, eta hirugarren lehen aipatutako PPP, Benazirren seme baten gidaritza pean. Baliteke azken biak (elkarren artean oso etsaituak historian zehar) aliatzea, Sharif lehen ministro eginez. AEB, Txina eta Indiaren interesak kontuan hartuz, zaila izango du gobernu berriak kanpo-harremanei buruzko ildo estrategikoak erabakitzea, militarren tutoretzarekin gainera. Kriket partidu asko ari dira jokatzen nazioarteko eszenan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.