Borrar
Fotolia
Modiren interesak
Bete-betean

Modiren interesak

Indiaren populazioa eta ekonomia hazten ari dira nabarmen, eta garrantzi gero eta handiagoa du AEBrentzat herrialde horrek

Miércoles, 28 de junio 2023, 10:34

Indiari buruz gero eta gehiago hitz egiten da aldizkari espezializatuetan. Duela gutxi, populazio-kopuruaren taulan lehenengo postuan jarri zen, ia 1.500 milioi biztanlerekin. Hori ez zait iruditzen, dena den, datu ona ez Indiarentzat ezta gizateriarentzat ere. Pertsona gehiegi bizi gara planetan. Ezin dira guztientzat janaria eta gutxieneko duintasunaren baldintzak bermatu, eta atmosferaren kutsadura gehitzen ari da. Indiaren hazkunde ekonomikoa, bestetik, handia da: 6,1ekoa, munduko handienetakoa, eta Txinarena baino altuagoa. Baina hazkunde horren emaitzak oso gaizki daude banatuak, eta asko miseria gorrian bizi dira. Estatuen arteko ekonomia-ekoizpenaren taulan bostgarren postuan dago, eta hamarkada gutxi barru laugarren izan daiteke, Alemaniaren aurretik. Horren ondorioz, zenbait analista hasi da esaten Indiak Txinaren lekua har dezakeela «munduko fabrikaren» paperean. Baieztapen hutsala nire ustez, zeren eta globalizazioa fase berri batean sartzen ari baita, eta paradigma zaharrek ez dute balio. AEB eta EB berrindustrializatzeko beharraz jabetu dira, aipatutako bi herrialde erraldoiez aparte beste batzuk (Hego Korea eta Vietnam, adibidez) fuerte dabiltza produkzio ekonomikoan, eta abar. Edonola ere, Txina eta Indiaren arteko konparazio ekonomikoak lehena askoz sendoagoa eta garatuagoa dela erakusten du: bere langileek produktibitate dezente handiagoa dute, eta inteligentzia artifizialaren patenteei dagokienez, lehenak munduko %65 ditu eta bigarrenak %3 bakarrik.

Narendra Modi Indiako lehen ministroa da, eta parlamentuan gehiengoa duen BJP alderdi hinduistaren burua. Indiar gehien-gehienak erlijio hinduistaren jarraitzaileak dira (%80tik gora), baina asko (%13,5) musulmanak dira. Hinduista estremistek erasoak egin izan dituzte batzuetan horien aurka. 2002an, Modi Gurajat estatu federatuko gobernadorea zenean 800 bat musulman hil ziren hinduista fanatikoen erasoengatik. Horregatik, AEBn sartzea debekatuta izan zuen. Joan den astean, aitzitik, oihartzun handiko bisita ofizial bat egin zuen hara, eta buruzagi politiko oso gutxiri ematen zaizkion pribilegioak izan zituen; Kongresuaren aurrean hitz egitea, adibidez. AEBk aliatu estutzat izan nahi du India, horrek Pakistan eta Txinarekin dituen muga-arazoez baliatuz, baina Modik ondo daki multilateralismoan mugitzen, eta Errusiarekin harreman ona du, esaterako. Nago interes politiko eta ekonomikoak, bai eta bere ideologia ere, izango direla haren nazioarteko hartu-emanak eta lankidetzak gauzatzeko faktoreak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Modiren interesak