Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mexiko Ipar Amerikan dago. Denok dakigu hori, jakina, baina azpimarratu nahi dut ikuspuntu ekonomiko, demografiko eta geopolitikotik datu horrek sekulako garrantzia hartzen duela. AEBrekin muga oso handia duelako, herrialde horrekin eta Kanadarekin hitzarmen komertzialak dituelako, Erdialdeko Amerikako estatuetako etorkin askok Mexiko zeharkatzen dutelako AEBra iritsi nahian, eta estatubatuarrek kontsumiten duten droga kopuru erraldoia ere hortik pasatzen delako. Dena den, Mexikoren norabide ekonomikoa neurri handi batean baldintzatuko duen errealitatea honako hau da: Txina eta AEBren arteko gerra komertzialaren testuinguruan, Mexiko enpresa estatubatuar askorentzat leku egokia bilakatu daiteke merke produzitzeko edo hornidura-kateetan zenbait osagai jartzeko. Bestetik, badirudi enpresa txinatar batzuk Mexikon inbertitzen ari direla, beren produktuak hortik sartzeko AEBra, eta horrela Bidenek jarri dizkien arantzelak (eta Trumpek jarriko dizkien are handiagoak) saihesteko.
Hauteskundeak ospatuko dira datorren igandean Mexikon. Nazioarteko foku handienak Gazan eta Ukrainan jarrita dauden honetan, leku gutxi dute egunkarietan beste berri batzuek, hala nola Sudaneko gerra zibil ikaragarriak edo Latinoamerikako gertakariek (Mileiren kirtenkeriek izan ezik). Presidentea eta Parlamentua aukeratuko dira, bozketa bereiztuetan. Lehenengo kargurako bi emakume dira lehiakide nagusienak: egungo presidentea den Manuel Andrés López Obrador buru duen Morena alderdi ezkertiarrak aurkezten duen Claudia Sheinbaum, eta hiru alderdiren apoioa duen Xóchitl Gálvez. Oso deigarria da bigarren honi babesa ematea eskuineko PANek, garai batean botere osoa izan zuen PRIk eta Cuauhtémoc Cárdenaren gidaritza pean indar handiarekin sortu zen PRDek (Morena azken horren eszisioa izan zen). Inkestek garaipena Sheinbaumi ematen diote (eta parlamentuan Morenari).
Ez ditu erronka makalak izango gaztelania (beste 168 hizkuntzekin batera) erabiltzen duen estatu jendetsuena (138 milioi biztanle) gobernatuko duen agintari berriak. Estatu mexikarrak drogaren kartel handien aurkako borroka ezin badu irabazi ere, eginahal horretan jarraitu behar du, bai eta estatu soziala eta justizia soziala garatzeko lanetan ere (Mexikoko 1917koa izan zen eskubide sozialak jaso zituen munduko lehen konstituzioa). Erronka horiei, AEBrekiko hartu-emanak egonkortzea eta herrialde barruko liskar sozial eta politikoetan plazaratzen diren salaketa eta gatazka gogorrei erantzun egokiak ematea erantsi beharko litzaieke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.