El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Mediterraneo itsasoak garrantzi handia izan du historian zehar. Bere ekialdean sortu ziren gizateriaren zibilizazio inportanteenak; inperio erromatarrak eta, beranduago, otomanoak dominatu nahi izan zuten. Feniziarrek komertzioa zabaldu zuten itsaso horren punta batetik bestera.

Publicidad

Turkiako presidentea aukeratzeko hausteskudeen bigarren itzulia ospatu zen joan den igandean. Erdoganek irabazi du aisa. Bere lehiakide izan den Kiricdalogluk oposizioko talde gehienek bere alde egitea lortu zuen. Bigarren itzulirako eskuin muturraren botoak eskuratu nahi izan zituen Kiricdalogluk, nahiz eta bera ezkerrekoa izan, eta horretarako errefuxiatu siriarrak (3.600.000 daude Turkian) beren herrialdera bidaltzea proposatu zuen.

Erdoganek botere guztia lortu du, bere partiduak gehiengoa baitu parlamentuan. Turkia modernoaren aita izan zen Atatürken maila historikoan egon nahi du Erdoganek, eta hori erdietsi dezake, ez bakarrik 20 urte daramatzalako agintzen, baizik eta herrialde hori dezente eraldatu duelako, islamismoan eta eskuineko ideietan oinarritutako balioak eta politikak finkatuz. EBn turkiar jatorriko etorkin asko dago (3 bat milioi Alemanian bakarrik), eta gehienek botoa hari eman diote. Identitate turkiar-musulmana errotzen ari da Europan.

Turkia OTAN/NATOko kidea da, eta ezinezkotzat jotzen du EBn sartzea, nahiz eta bere lurralde zati bat europar kontinentean dagoen. Erdoganek asko handitu du gastu militarra, eta posizio propioak -batzuetan AEBren helburuetatik aldenduak-, mantendu ditu Errusiarekiko harremanetan, Sirian eta Libian, jakinik Turkiaren egoera geoestrategikoak abantaila handiak ematen dizkiola munduko tableroan bere kartak jokatzeko. Itsaso Beltzak Mediterraneora duen irteera, Bosforoko eta Dardaneloen itsasarteen bidez, kontrolatzen du, eta hortik produktu asko pasatzen dira: petrolioa, garia (munduko ekoizpenaren laurdena), artoa (haren bostena) eta abar.

Greziarekin gatazka handiak ditu Turkiak. Zipre irla zatituta dago, eta soldadu turkiarrak daude iparraldean. Egeo itsasoko zenbait ugarteren kontura liskarrak dituzte herrialde biek. Grezian, gobernatzen ari zen eskuinak garaipen handia lortu zuen duela hamar egun egindako hauteskudeetan. Mitsotakis gobernuburuak segur aski hauteskunde berriak deituko ditu uztailean, bere gehiengoa indarteko. Horrenbestez, botere politiko oso handiko bi agintarik izango dute beren bi herrialdeen arteko gatazkei aurre egiteko giltza; horiek konponbidean jarriaz, edo arerioaren aurkako jarrera ultranazionalistak indartuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad