Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bizitzen ari garen krisi finantzarioak nola eboluzionatu dezakeen aurreikusi dezakeen aditurik ez dago, fidagarritasun minimo batekin behinik behin. Segur aski, 2008koan gertatu zen bezala, banku zentral publikoek diru asko txertatu beharko dute porrot egiteko zorian dauden banku pribatuetan. Ziur bai dakigula diru piloa dagoela munduan, imajinaezinezkoa den diru-kopurua. Kalkulatzen da 580 bilioi euro daudela eremu finantzarioetan inbertsiotarako, munduko Barne Produktu Gordina osoa baino zazpi bider gehiago. Diru hori ez da bakarrik bilioidunek dutena. Aurrezki asko, baita jende xumearenak ere, inbertsio-funtsetan daude. Halaber, jubilazioari begira batzuek hilero jartzen duten dirua, pentsio-plan publiko zein pribatuetan, inbertsio-funts horien esku uzten da kasu askotan, dirua hazi edo bidertu dadin. Aipagarriak dira, bestetik, inbertsioetarako diru erruz dutelako, Norvegiako Funts Subiranoa edo Saudi Arabiako Aramco enpresa; kasu bietan petrolioaren emaitzek elikatzen dituzte beren dirutza erraldoiak. Diruak eta diruzalekeriak aspaldi lortu zuten nagusitasuna munduan. Testuinguru horretan, inbertsoreak, beren diruarekin edo beste batzuenarekin, han-hemenka dabiltza diru hori burtsan, bankuetan, eragiketa finantzarioetan, enpresen akzioetan edo etxebizitzen erosketetan inbertitzen, etekin eta errentagarritasun ahalik eta handiena lortzeko.
Kaliforniako Silicon Valley Bank izan zen porrot egin zuen lehenengo bankua. Depositoetan 170.000 milioi dolar izatera iritsi zen, baina inbertsoreak arazo larriak zituela hasi zirenean susmatzen banku horretatik ospa egin zuten, eta handik gutxira porrota etorri zen. AEBko Erreserba Federalak 250.000 dolar baino gutxiago zituztenei aurrezkiak garantizatu dizkie. Sistema finantzarioak izugarrizko garrantzia hartu du, eta neoliberalismo zorrotzenak ere kontsideratzen du (a zer paradoxa!) banku handiei ('sistemikoak' direnei) laguntza eman behar zaiela beren egoera oso larria denean.
Gaur egun azkar mugitu daitezke kapitalak leku batetik bestera. Inbertsore handiek ordenagailuan klik bat egitea nahikoa dute banku bat K.O. uzteko, moneta bat desestabilizatzeko edo burtsaren bat-bateko beherakada eragiteko. Suitzako Credit Suisse eta Alemaniako Deutsche Bank kinka larrian daude. Bi herrialde horietan finantzetarako erreguladoreak eta kontrol sistemak huts egin dute. Kezkagarria eta lotsagarria da 2008ko krisia eta gero bankuen erregulazioa eta kontrola hobea eta zorrotzagoa ez izatea, non eta AEB, Alemania edo Suitzan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.