Borrar
Erreskatatzaileak eta boluntarioak lanean hondakinen azpiko pertsonak erreskatatzeko, Kramatorsken. Afp
Kramatorsk
Bete-betean

Kramatorsk

Ukrainako gerra oso gertukoa dugu, ez bakarrik geografiagatik. Gerra horren zenbait gertakarik inpaktu berezia sortzen dute

Miércoles, 5 de julio 2023, 10:50

Gerra egoeretan ezagunak egiten dira batzuetan zenbait hiri, gertakari bereziki krudelak jazo direlako haietan. Gernika da esanguratsuenetakoa; Stalingrado da beste bat II Mundu Gerran; Srebrenica ezaguna egin zen 1995ean, serbo-bosniar fanatikoek 8.000 bat bosniar-musulman erail zituztenean. Ukrainako gerran herri askoren izenak ari gara ikasten, zoritxarrez, gertatutako basakeriengatik. Azkena Kramatorsk da, non errusiarrek misil bat bota zuten oso ezaguna zen jatetxe batean, berriro ere populazio zibilarengan izu-ikara eragiteko intentzioarekin. Herenegun jakin genuen zauritua izan zen idazle ukrainar bat hil egin zela. Victoria Amelina zuen izena. Gerrako krimenak, batez ere emakumeen eta adingabeen aurkakoak, dokumenta-tzen ari zen.

Erasoa gertatu zen unean, Kolonbiako bake prozesuan inplikatuta egon zen Sergio Jaramillo, Héctor Abad idazle kolonbiarra eta kazetari batzuk zeuden Amelinarekin. Bi kolonbiar horiek, Hego Amerikako beste zenbait pertsonarekin batera, 'Aguanta Ucrania' ekimenean parte hartzen dute. Kieveko liburu-ferian egon ondoren, Tramatorskera joan ziren Amelinarekin, zuzen-zuzeneko informazioa eskuratzearren. Biziki miresten dut Héctor Abad Faciolince. 'El olvido que seremos' liburu zoragarri bezain hunkigarria idatzi zuen, non protagonista nagusia Kolonbiako ultraeskuineko terroristek hil zuten bere aita den -mediku ospetsua eta bakearen aldeko aktibista izan zena-. Pelikula bat bada liburu horretan oinarritua.

Kramatorskeko erasoa Putinen ahuleziaren adierazle izan daitekeela irakurri dut. Gerra estankatu samar dagoela dirudi, Errusia okupatu dituen lurrak mantentzen ahaleginduz. Baina arazo larri batek egin dio eztanda Putini: bere laguna zen Prighozin enpresarioa, armada pribatu oso indartsuaren jabe dena, Errusiako agintari militarren aurka altxatu zen arestian, eta ia Moskun sartu zen bere tropekin. Akordio arraro batek gerarazi zuen errebolta. Horren arabera, Prighozin eta bere soldadu batzuk Bielorrusiara joan dira, herrialde horretako presidentearen bitartekaritzari esker. Lukashenko diktadorea Putinen aliatu estua da. Prighozinen ejerzito pribatuak -Wagner konpositorearen izena duenak- operazio militar inportanteak egin ditu Afrikan, eta Ukrainako gerran eskuhartzen du. Baliteke Putinek, gerra amaitzen denean, lurralde batzuk bereganatzea, baina gerraren helburuak ez ditu lortuko. Aitzitik, nazionalismo ukrainarra izugarri indartu da, eta Ukraina Errusiaren orbitatik aldenduko da, EBrekin eta OTANekin lotura estuak gauzatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kramatorsk