Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Aita Santua, duela gutxi Kongora egindako bisitan Reuters
Kongo

Kongo

Bete-betean ·

Aita Santua Kongoko Errepublika Demokratikoan izan da berriki. Eliza katolikoak badaki zein garrantzitsua izan daitekeen herrialde hori

Miércoles, 8 de febrero 2023, 12:28

Kongo ibai luzeak bi estaturi ematen die izena: Kongoko Errepublika Demokratikoa da bata, eta Kongoko Errepublika bigarrena. Lehena Belgikaren kolonia izan zen, eta bigarrena Frantziarena. Frantsesa da bietan hizkuntza ofizialetako bat, hizkuntza propioekin batera. Kongoko Errepublika Demokratikoa Afrikako estatu zabalenetakoa da, ia 100 milioi biztanle ditu, eta ekonomikoki pobrea da, nahiz eta balio handiko zenbait mineral erruz dituen, adibidez telefono mugikor eta ordenagailuetarako erabiltzen den koltana. Vargas Llosa idazleak 'El sueño del celta' nobelan ondo azaltzen ditu Belgikako Leopoldo II erregeak herrialde hartan egindako basakeriak kolonizazio garaian, hango mineral aberatsak eskuratzeko lanetan. Lehenago, beste idazle ospetsu batek, Joseph Conradek, 'Ilunpeen bihotzean' eleberri laburra idatzi zuen, Kongon ikusitako krudelkeria izugarria gogoan zuela. Kolonizazioak ez ditu leku onean utzi Europako estatu kolonizatzaileak, eta horren autokritikarik egin ez denez, elementu hori erabiltzen ari dira zenbaitzuk haiek desprestigiatzen jarraitzeko. Nabarmena da, zentzu horretan, Mali, Burkina Faso edo Afrika Erdiko Errepublikan dauden barne liskar politiko edo borroka armatuetan nola ari diren elikatzen zenbait bertako talde edo Errusiako Wagner talde paramilitarreko kideak Frantziaren aurkako jarrerak horren ospe txarraz baliatuz. Gerra Hotzaren testuinguruan Afrikan gertatu zenak ere baditu oraindik ondorioak. Gerra zibil ikaragarria egon zen Angolan, esaterako, AEBk eta Sobiet Batasunak talde desberdinak apoiatzen zituztelarik. Aljeriako independentziari azken horrek laguntza eman zion, bai eta Hego Afrikako apartheid sistema politikoaren aurkako borrokari ere. Aipatu bi herrialdeek lotura estua dute gaur egun Errusiarekin. Lavrov errusiar kanpo-harremanetarako ministroa Hego Afrikan egon berri da.

Aita Santua, berriz, Kongo eta Hego Sudanera joan da duela gutxi. Bietan katolizismoak indar handia du. Franciscok Afrikaren aldeko adierazpen irmoak egin ditu Kinshasan. Gaur egun 200 milioitik gora katoliko dago Afrikan, eta badirudi hazkunde handia izango duela erlijio horrek kontinente horretan. Batzuek diote Aita Santuari gustatuko litzaiokeela bere ondorengoa afrikarra izatea. Nolanahi ere, katolizismoak, arrakasta izan nahi badu Afrikan, bertako erritu eta elementu kulturalak barneratu beharko lituzke segur aski. Kontuan hartzekoa da, bestetik, Afrikako kardinal katolikoak eta gotzain anglikanoak zenbait gaitan oso kontserbadoreak direla.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kongo